Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Animaliak, armak eta galdutako gauzak. Adingabeei baimena ematea atzerrira bidaiatzeko
4.2
ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK: erregistratzeko eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Arriskutsua izan daitekeen animalia arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatzeko eskaera da.

Nork eska dezake?

Animalia horien titularrek, legezko ordezkariek edo erakundeek.

Aurkeztu beharreko agiriak

(D.1) INSKRIBATZEKO ESKAERA. ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEN ERREGISTROA

Agiri pertsonalak:

  • NANaren fotokopia Animaliaren osasun txartela (txartelak ez badauka mikrotxipa, 15 eguneko epean aurkeztu beharko da)
  • ANIMALIAREN ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUARI dagokion ziurtagiria, gutxienez, 120.000 euroko estaldurarekin animaliak eragin ditzakeen kalteetarako, hirugarren bati zain dezan utzi arren, 101/2004 Dekretuko III. eranskinaren arabera.
  • Aipatu polizaren ordainagiria.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea - Udaltzaingoaren bulegoak
Informazio gehiago

udaltzaingoa@leioa.net

Udaltzaingoa: 94.400.80.21
Prezioa

Agiria erregistratzea doan da, baina egiaztatu behar da erregistratuko den agiriak berehala ordaintzeko tasa edo zergarik duen.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebeteLegezko epea: 3 hilabete.Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak

  1. Eskaera hartu eta dokumentazioa egiaztatu.
Ondorengo izapideak
  1. Datuak animalien erregistroan sartu.
  2. Ziurtagiri-txartela egin.
  3. Dokumentazioa artxibatu.
Oharrak / Azalpenak

Animalia Leioan egon behar da.

Ondoko estekan kontsultatu ahalko duzu, besteak beste, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren zerrenda indarrean dagoen legeriaren arabera: https://www.expertoanimal.com/perros-potencialmente-peligrosos-en-espana-legislacion-vigente-2017-20057.html

Izapidetzen duen unitatea

UDALTZAINGOA