Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Animaliak, armak eta galdutako gauzak. Adingabeei baimena ematea atzerrira bidaiatzeko
4.6
GALDUTAKO EDO AURKITUTAKO GAUZAK ERREKLAMATZEKO TRAMITAZIOA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Galdutako gauzak entregatu edo berreskuratzeko eskaera.

Nork eska dezake?

Edozein adin nagusikok, bere izenean edo adingaberen bat ordezkatuz, entregatzeko objekturik aurkitu badu edo aurkitutako objekturen baten jabea dela uste duelako eta hori berreskuratzeko.

Aurkeztu beharreko agiriak

(D.5) MODELO OBJETOS PERDIDOS

Entregatzeko:

  • Aurkitutako objektua, besterik ez.
Berreskuratzeko:
  • NAN, gidabaimen edo pasaportea.
  • Berreskuratu nahi duen jabetza frogatzeko agiria, baldin badago.
Informazio gehiago

udaltzaingoa@leioa.net

Udaltzaingoa: 94.400.80.21
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 10 egunLegezko epea: 2 urte (utzitako gauza utzi zuenaren eskuetara pasatzeko.).<Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
Ondorengo izapideak

Entregatzea:

  1. Agiria artxibatu eta objektua entregatu.
Berreskuratzea:
  1. Berreskuratu nahi den objektua existitzen dela egiaztatzeko agiriak aztertu eta titulartasunari buruz ebatzi.
  2. Interesdunarekin harremanetan jarri entregurako, hala badagokio.
Oharrak / Azalpenak

Kode Zibileko 615. artikulua

Norbaitek altxorraz bestelako gauza higigarri bat aurkitzen badu, hori itzuli behar dio aurreko edukitzaileari. Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako alkatearen zainpean utzi beharko da berehala.
Alkateak ohiko moduan argitaratuko du aurkikuntza, elkarren segidako bi igandetan. Gauza higigarria ezin bada artatu narriadurarik eragin gabe edo horren balioa nabariro gutxitzen duten gastuak egin gabe, eta bigarren iragarkia egin denetik zortzi egun igaro eta jabea ez bada agertu, gauza hori jendaurreko enkantean saldu eta horren prezioa gordailuan jarriko da.
Bigarren argitalpenetik bi urte igaro eta gero, ez bada jabea agertu, aurkitutako gauza edo horren balioa adjudikatuko zaio aurkitu duenari. Zigor Kodeko
253. artikulua
Hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaie, irabaziak lortzeko asmoz, galdutako gauzez edo jabe ezagunik ez dutenez jabetzen direnei, baldin eta bi kasu horietan gauzaren balioa 400 eurokoa baino gehiagokoa bada. Gauzok arte-, historia-, kultura- edo zientzia-balioa badute, espetxealdi-zigorra sei hilabetetik bi urte artekoa izango da.
Izapidetzen duen unitatea

UDALTZAINGOA