Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Animaliak, armak eta galdutako gauzak. Adingabeei baimena ematea atzerrira bidaiatzeko
4.5
ADINGABEAK ATZERRIRA BIDAIATZEKO BAIMENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Guraso baten edo tutorearen baimena adingabe bati atzerrira bidaiatzeko gurasorik, edo guraso-ahala edo legezko zaintza duenik gabe.

Baldintzak:
  • Pasaporte indibidualik ez edukitzea eta atzerrira NANarekin eta bakarrik bidaiatzea. Bakarrik balio du Espainiako NANarekin sartzea ahalbidetzen duten herrialdeetarako. Adingabeek pasaporterik badute, ez dute baimen gehigarririk behar izango.
Nork eska dezake?

Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Guraso baten/legezko tutorearen eta adingabearen indarreko NAN.
  • Familia liburua.
Informazio gehiago

udaltzaingoa@leioa.net

Udaltzaingoa: 94.400.80.21
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
Ondorengo izapideak
  1. Baimena egin eta eskatzaileari eman.
Oharrak / Azalpenak

Baimenaren iraupena: 90 egun baimena egiten denetik. 

NANarekin bidaiatu ahal den herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia (bakarrik turismo egonaldiak),Eslovenia (bakarrik turismo egonaldiak), Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Suedia. 

Beste herrialde batzuk: Andorra, Liechtenstein, Kroazia, Islandia, Monako, San Marino, Suitza, Norvegia, Errumania (30 egun baino gutxiagoko egonaldiak bakarrik), Vatikanoa.

Izapidetzen duen unitatea

UDALTZAINGOA