Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.1
ORDAINKETA ZATIKATZEA/ATZERATZEA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zorren ordainketa zatikatzea: zerga-zorrak ordaintzeko, kuotatan zatikatzeko aukera da.

Zorren ordainketa atzeratzea: zerga zorra ordaintzea epemuga igarota eta ordainketa bakarrean.
Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (E.8) ZATIKATZEA/ATZERATZEA: ESKAERA behar bezala beteta.
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da)..
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

bilketa@leioa.net (Bilketa)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Bilketa): 94.400.80.32 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Zatikatutako eta atzeratutako zenbatekoek atzerapen interesak sortuko dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako arauek xedatzen duten bezala. 2017ean, %3,75.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebete erregistratzen den egunetik jakinarazi arte.

Gehienezko epea: 2 hilabete.

Epe barruan erantzuten ez bada, eskaera ukatutzat joko da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Udal Diruzaintzara bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Udal Diruzaintzaren balorazioa eta txostena.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinarazi.
Oharrak / Azalpenak

Onartua izateko irizpide orokorrak. Zorren ordainketa atzeratzea eta ordainketa boluntariorako epe barruko zatikatzeak honela onartuko dira: 600 eurotik beherako zorrak: gehienez, 3 hilabeteko epean. 2.000 eurotik beherako zorrak: gehienez, 6 hilabeteko epean. 2.000 eta 6.000 euro bitarteko zorrak: gehienez, 12 hilabeteko epean. 6.000 eurotik gorako zorrak: gehienez, 18 hilabeteko epean.Udal Ikuskaritzak eginiko espedienteen ondorioz antzematen diren 10.000 eurotik gorako zorren kasuan, epea Alkatetzako Ebazpenean zehaztuko da, Udal Diruzaintzak proposatuta.Irizpide orokor bezala, ez da onartuko 150 eurotik beherako zorrik.

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA