Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.14
DISTANTZIA TXOSTENA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Agiri honen bidez, interesdunaren bizilekuaren (Biztanleen Udal Erroldan agertzen da helbidea) eta berak zehaztutako leku jakin baten artean dagoen distantziaz informatzen da. Puntu biek Leioan egon behar dute. Eskola garraio edo ikastetxeen matrikuletarako bekaren bat lortu ahal izateko eskatzen da normalean.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Eskatzaileak egoki irizten duena kasua ezagutzeko eta eskaerari hobeto erantzuteko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapid ea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Zazpi egun, gehienez, eskatzen denetik.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta kopia interesdunari.
Ondorengo izapideak
  1. Distantzia egiaztatu MAPPY aplikazio informatikoan.
  2. Txostena prestatu.
  3. Interesdunari jakinarazi.
Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA