Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.6.6
JARDUERA BATEN TITULARTASUN ALDAKETARENAURREKO JAKINARAZPENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jarduera baten titularra aldatzen dela Udalari jakinarazi, administrazioaren inspekzioa eta kontrola ahalbidetze aldera eta aurreko titularra arduretatik libre uzteko.

Jakinarazpena aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71 bis artikuluak dioenarekin bat. Leioako Udalak, halaber, egiaztatu, ikuskatu eta zigorrak jartzeko eskumenak gorde egiten ditu.

Nork eska dezake?

Jardueraren titular berriak edo haren legezko ordezkariak 

((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (F.8) TITULARTASUN ALDAKETA JAKINARAZTEKO INPRIMAKIA, M4 EREDUA
  • Lehen titularra zen enpresaren NAN edo IFK, baita berriarena ere.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako alta (JEZ)
  • Ezinbestekoa da aurreko titularraren sinadura.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legeak ezartzen duen epea: unean bertan

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu, egiaztatu eta erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Hirigintza sailaren azterketa eta inspekzioa.
  2. Udalean dokumentazioa jaso dela eta datuak Udalaren datu basean sartu direla jakinarazten zaio jardueraren titularrari.
Oharrak / Azalpenak

Nork onartzen du: Alkatetzak

Udalak gorde egiten du egoki ikusten dituen inspekzioak egiteko eta bere ustez segurtasun neurriak betetzen ez dituzten elementuak konpontzeko agintzeko eskubideak
Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA