Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.15
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO APARKALEKU-TXARTELA (BEHIN-BEHINEKOA): eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako Udalak desgaitasuna duten pertsonei, baldintza jakin batzuk beteta, ematen dien aparkaleku-txartela da eta helburu horretarako seinalatuta dauden lekuetan aparkatzeko baliozkoa da.

Nork eska dezake?

Arrazoi humanitarioei erreparatuta, salbuespen gisa emango da mugikortasun urria duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko behin-behineko txartela, dena delako ezintasun-egoeraren inguruko irizpen ofizialik jaso ez badute ere, betiere frogatu ahal bada gaixotasun edo patologia  larriren baten ondorioz bizi-itxaropena nabarmen murriztu dela euren adinerako eta bestelako ezaugarri pertsonaletarako normaltzat jotzen dena aintzat hartuta, eta aparkatzeko txartelaren ohiko eskaera garaiz izapidetzeko aukerarik ez dagoela aurreikusten denean.

Aurkeztu beharreko agiriak

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • (G.30) DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZE-TXARTELA (BEHIN-BEHINEKO TXARTELA): ESKABIDEA
  • NANaren fotokopia.
  • NAN tamainako 2 argazki.
  • Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko eskumeneko medikuek emandako ziurtagiria, txartela emateko aparteko zirkunstantziak ziurtatzen dituena. Eskumena duen osasun zerbitzuko ikuskatzailetzak baliozkotu beharko du, eskatzailearen bizilekuari erreparatuta.

GARRANTZITSUA:

  • Aparkatzeko behin-behineko txartelaren titularrei aplikatuko zaizkie gai hau arautzen duen legearen eskubide, betebehar eta erabilera baldintzak, emakidak irauten duen bitartean.
  • Gehienez urtebeteko indarraldia izango du eta urtebetez luza daiteke, betiere, emakidarako eskatzen ziren hasierako baldintzak mantentzen badira. Epe hori bukatuta, txartela kenduko da.
  • Izapide honetarako behar diren udal ziurtagiriak Udalak berak jarriko ditu.
  • Udaletxean eska daiteke.
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga salbuespena (5.15 izapidea).

Izapide bideak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete aparkatzeko txartelaren eskabidea Udalaren Erregistroan sartzen den egunetik aurrera.

Epea barruan erantzuten ez bada, baiezko erantzuntzat joko da, eta horrez gain, beren beregiko ebazpena egin daiteke, betiere berrespena emanez.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Udalak behar beste jarduketa burutu dezake legezko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  2. Interesdunari jakinaraztea, eta baiezko kasuan, txartela beteta eta plastifikatuta entregatzea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK