Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kirolak
10.3
KIROL IKASTAROAK: izen ematea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako Udalak zenbait ikastaro eta kirol eskola eskaintzen ditu, udal kirol instalazioetan antolatuta.

Nork eska dezake?

Hala nahi duten eta jarduera bakoitzaren araudia betetzen duten pertsona guztiek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (I.3) UDAL KIROL INSTALAZIOETAKO ALTA INPRIMAKIA bete behar da nahi den/diren jardueretarako.
  • Ordainagiriak(lehenengo kuotarena, barne) helbideratzeko kontuaren zenbaki osoa.
    • Leioako Udal Kirol Instalazioek jadanik badauzkate eskatzailearen bankuaren datuak, nahikoa izango da kontu zenbaki horretan ordainketa egiteko adostasuna zehaztea.
    • Leioako Udal Kirol Instalazioek eskatzailearen bankuaren datuak ez badauzkate edo hark beste kontu zenbaki bat eman nahi badu, bankuko kartillaren fotokopia edo antzeko dokumenturen batena atxiki behar izango da.

Jardueretako kuoten ordainketa hilerokoa da.

NAHITAEZKOA da kuota hauek helbideratzea.

Izapide bideak
Sakoneta UKI
Aurrez-aurre
Sakoneta UKI
Informazio gehiago

www.leioakiroldegia.net

uki.idmleioa@leioa.net

Sakoneta Kiroldegia: 94.400.80.59

Prezioa

Ikasturterako tarifak:

Ikus indarrean dauden ordenantza fiskalak "araudia" atalan agertzen den esteka jarrituz.

  • Ikastaro eta kirol jarduerak
  •  

Tarifa hauek Udal Osoko Bilkuran onartzen dira eta prezio desberdinak ezartzen dituzte Leioako Udal Kirol Instalazioetako erabiltzaileentzat.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Dokumentazioa astelehenetik ostiralera aurkezten denean, 24 orduko epea.

Asteburuan aurkezten denean, 48 orduko epea. 

Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko da.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Dokumentazioa Sakonetako Kiroldegiko Atezaintzan aurkeztu behar da. Une horretan alta ematen zaio eskatzaileari eskatu duen jarduerako itxarote-zerrendan
  2. Jarraian administrazio-sailak dokumentazioa berrikusten du
    1. Zuzena bada eta plaza libreak badaude jardueran, erabiltzaileari alta ematen zaio dagokion kirol ikastaroan.
    2. Dokumentazioa zuzena ez bada edo plaza librerik ez badago, eskatzaileari jakinarazten zaio dokumentazioa osa dezan edo mementoz itxarote-zerrendan gelditzen dela ohartarazten zaio.
Izapidetzen duen unitatea

KIROL SAILA