Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.28
EGUNEKO ARRETA ZERBIZTUAREKIN LOTUTAKO PRESTAZOA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Eskubide unibertsal eta subjetiboa da, eta izaera ekonomikoko aldizkako prestazio batean datza Leioako udalerrian mendekotasun arriskua duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat. Prestazioaren helburua erabiltzaileak aukeratutako Eguneko Zentro batean plazaren kostuaren ehuneko bat estaltzea da, Leioako Udalak mota honetako dispositiboa udalerrian abian jarri arte.

Eguneko Arreta Zerbitzua egunez joateko antolamendu moduan ulertzen dugu, Egunez joateko zerbitzua da, erabiltzaile bakoitzak dituen berariazko arreta beharrekin lotutako intentsitate baxuko laguntza ematen da eta helburua mendetasun arriskuan edo egoeran dauden nagusien autonomiari eusten laguntzea da (23 eta 39 puntuen arteko balorazioarekin MBB baremoan), haien ohiko ingurunean bizitzen jarraitzea eta sozializazioa erraztuz, eta isolamendu-egoerak baleude horiek konpentsatuz.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona interesdunek edo bere legezko ordezkariak.

Baldintzak:

  1. Leioako udalerrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, bai eskabidea egiteko momentuan, bai eguneko arreta zerbitzuarekin lotutako prestazioa jasotzen den denbora osoan. Baldintza honetatik salbu gelditu ahalko da familia errotazio egoeran dagoen pertsona, beti ere proposamen teknikoaren arabera.

  2. 65 urte edo gehiago izatea.

  3. Arrisku edo mendekotasun egoera onartuta edukitzea MBB baremoan 23 eta 39 puntuen arteko puntuazio batekin.

  4. Bere inguruabarrekiko egokia den etxebizitza edo egoitza edukitzea.

  5. Pertsona eskatzailearentzat Eguneko Arreta Zerbitzua egokiena bezala jaso behar du Banakako Arreta Programak.

  6. Gizarte Zerbitzuetako gizarte-laneko pertsonal teknikoaren Xedapen teknikoa edukitzea, non jaso behar den Eguneko Arreta Zerbitzua baliabide egokia dela, beharrezkoak diren Gizarte Xerbitzuetako prestazioak, intentsitatea eta maiztasuna zehaztuz.

  7. Ingurunean egoki bizi izatea bermatzen duen nahiko babes soziala izatea.

  8. Intentsitate gutxiko babesa behar izatea baliabideak estaltzen dituen betebeharrak asetzeko.

  9. Ez uko egitea beharrezkoa den tratamenduari gaixotasun infekto-kutsagarriren edo/eta buru gaixotasunen bat edukiz gero.

  10. Zerbitzuaren funtzionamendua edo bertako elkarbizitza normala kaltetuko ez dituen jokabide nahasmendurik ez izatea, edo norbanakoarentzat berarentzat, edo beste erabiltzaieenzat, edo pertsona profesionalentzat arriskua ekar lezaketenak.

  11. Zerbitzuaren posibilitate eta ahalmenen gaindik laguntza mediko espezializatua edo/eta iraunkorra behar ez izatea.

  12. Preskribituta ez dauden zergen eta udal tasen ordainketa egunean izatea, dagokion udal arlotik likidatu gabe egon litezkeen zorrei buruzko likidazio-plana lortu dela egiaztatu ezik, eta onartutako epeetatik gutxienez 3 ordainduta izatea. Halaber, zor berririk ez sortzea udal zerbitzu edo baliabideen erabileragatik, edo tokiko Prestazio Ekonomikoak bidegabe jasotzeagatik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

1.- EGUNEKO ARRETA ZARBITZUAREKIN LOTUTAKO PRESTAZIOA.ESKAERAetaORDEZKARITZA BORONDADEZ EMATEKO EREDUA (G.31 y AN-7.28.I) .Halaber, ordezkaria izango denaren NANaren fotokopia.

2.-Beste dokumentu batzuk:

* NAN, bizileku-baimena edo pasaportearen fotokopia.

* Familia Liburuaren fotokopia, hala badagokio.

* Onartutako Mendekotasun Mailaren ebazpenen eta Banakako Arreta Planaren (BAP) fotokopiak, Eguneko Arreta Zerbitzua onuradunarentzat zerbitzu egokia dela adieraziz.

* Egoera zibilaren dokumentazio egiaztagarria (hala badagokio).

* Eredu ofizialaren araberako zinpeko aitorpena, azken bi urteetako diru-sarrerak, ondasunak, higigarrien eta higiezinen kapitalak jasotzen dituena.Ondasunen bat transmititu egin bada, hori ziurtatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztu behar da.

* Eguneko arreta zerbitzua ematen duen zentroarekin egindako kontratua. 

* Zerbitzuaren kostuaren faktura egiaztagarria.

* Hileko diru-sarreren egiaztagiria (pentsioak edo/eta prestazio publiko edo pribatuak, jarduera profesionaletako errendimenduak, banketxeko interesak, alokairuak, alderantzizko hipotekaren kuotak, pentsio planetatik erreskattutako kouruak…).

* Ondasun, Kontribuzio eta Errenten ziurtagiria.

* Errenta aitorpenaren fotokopia eta Behin-behineko likidazioarena, aurkeztu badira.

* Gordailuen ziurtagiria edo kontu korronte guztietako azken bi urteetako diru mugimendu guztien laburpena, diru-gordailuak, etab. eskatzailearen eta Familia Unitateko gainerako kideen izenean.

* Titularrak diren kontu guztien saldo eguneratuen ziurtagiria. (G.17 BANKETXETAKO SALDOAK IMPRIMAKIA)

* Zordunketa-baimena banketxeko kontu korrontean. (E.7 HIRUGARRENENTZAKO FITXA IMPRIMAKIA)

* Baimen sinatua Udal Gizarte Zerbitzuetatik beste Administrazio batzuetara ondasunari buruzko dokumentazioa eskatu ahal izateko (Estatuko Ogasuna), eta gizarte segurantzari buruzkoa (GSIN). (A.2.b BAIMEN IMPRIMAKIA).

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu.

GARRANTZITSUA

Estatuko erakundeen mendeko ondasunari buruzko dokumentazioa udalak eskatuko du zuzenean, udal ziurtagiriez gain.

Izapide bideak
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak(Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak onartutako formularen arabera.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epean erantzunik ezaren ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatzea.
  2. Espedientearen izapidea.
Ondorengo izapideak
  1. Kasu bakoitzaren diagnostikoa eta balorazioa ezarritako baremoa aplikatuz.
  2. Emakidaren proposamena ematea edo diru-laguntza ukatzea.
  3. Prestazioa onartzea edo ukatzea Alkatetzaren dekretuaren bidez.
  4. Izepidetu diren laguntzen zerrenda eta kontabilitate sailari bidaltzea onartutako zenbatekoak ordaintzeko.
  5. Interesdunari dekretua jakinaraztea eta kontu korrontean emandako zenbatekoak ordaintzea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK