Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kirolak
10.4
TORRESOLO KIROLGUNEKO KANPOKO IGERILEKUAK: abonua
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Torresolo Kirolguneko kanpoko igerilekuetako abonatua izateko eskaera udako denboraldi osorako.

Nork eska dezake?
Edozein interesdunek, udalerrian erroldatuta egon zein ez.
Aurkeztu beharreko agiriak

Alta abonatu moduan:

  • Bazkide izan nahi duenaren nortasun-agiriaren tamainako argazki bat, bestela Atezaintzako leihatilan webkam-aren bidez.
  • Familia liburuaren fotokopia, non bazkide berriaren datuak agertzen diren; familia libururik ezean, NANaren fotokopia.
  • (I.1)  UDAL KIROL INSTALAZIOETAN ALTA EMATEKO INPRIMAKIA: ESKAERA behar den moduan betea.
  • Ordainagiriak (lehenengo kuotari dagokiona barne) pasatuko diren kontuaren IBAN zenbakia, bankuko kartilla edo antzeko dokumentu baten bidez
  • ERROLDATUTA EZ DAUDENEN KASUAN, “familia abonua” eskatzeko, gainera, errolda-agiri gaurkotua aurkeztu behar izango dute.

Kasu bietan kuotak helbideratzea NAHITAEZKOA da.


Baja abonatu moduan:
Abonuen baja maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu behar da aurtengo urtean ondorioa izateko.
Baja eskatzeko honako bideak erabil daitezke: 

  1. Sakonetako Kiroldegian edo Torresolo Kirolgunean aurkeztutako idazkia. 
  2. Mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: uki.idmleioa@leioa.net
  • (I.2) BAJA INPRIMAKIA UDAL KIROL INSTALAZIOETAN
Izapide bideak
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Sakoneta UKI
Aurrez-aurre
Sakoneta UKI
Torresolo UKI
Aurrez-aurre
Torresolo UKI

Webgunetik:

Ordainketa helbideratuta daukaten Sakonetako bazkideak soilik.

www.leioakiroldegia.net (bazkide eta on-line zerbitzuen atala)

Informazio gehiago
Sakoneta Kiroldegia: 94.400.80.59Torresolo Kirolgunea: 94.600.44.75
Prezioa

Tarifak:

Doakoa UKIetako abonatuentzat.

Udako denboraldiko abonua:

  • Familiarra Leioan erroldatuak UKIetako EZ bazkideak. . . . . 94,55€
  • Familiarra Leioan EZ erroldatuak.. . . . .  185,00€
  • Banakako erroldatua 26 urtetik beherakoa. . . . .  31,50€
  • Banakako erroldatua 26 urtetik gorakoa. . . . .  42,00€
  • Banakako EZ erroldatua 26 urtetik beherakoa. . . . .  61,40€
  • Banakako EZ erroldatua 26 urtetik gorakoa. . . . .  81,90€

Abonatuaren tarifak udal ordenantzaren araberakoak dira.

NAHITAEZKOA da kuotak helbideratzea.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Behin dokumentazioa aurkeztuta, 24 ordu.Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko da.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Sakoneta Kiroldegiko atezaintzan edo Torresolon dokumentazioa aurkeztu ostean, administrariek berrikusi egiten dute:
    1. Ondo badago, alta izapidetzen da aplikazio informatikoan, txartela egiten da eta espediente osoa artxibatzen da banakako karpetetan.
    2. Ondo ez badago, jakinarazi egiten da informazioa osatze aldera.
Oharrak / Azalpenak

ABONAMENDU MOTAK 

  • Denboraldiko abonuak, familiarra eta banakakoa.
  • Eguneko txartelak
Izapidetzen duen unitatea

KIROL SAILA