Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.17
UMORE AZOKA: parte hartzeko eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Konpainia/Artista profesional legez, UMORE AZOKAN parte hartzeko eskaera..

Nork eska dezake?
  • Kalea adierazpen komunikatzeko bide legez erabiltzen duten konpainia, artista eta talde profesionalei zabalik dago Azoka.
  • Ume, heldu edo familientzat, antzerki, musika, zirku, dantza eta abarreko kale ikuskizunak onar daitezke.
  • Balioetsiko da aurkeztutako lanak estreinaldiak izatea, edo berriki aurkeztuak, betiere, Azokako Arte Zuzendaritzak asti nahikoa izan badu estreinatu beharreko lanak aztertzeko.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera Telematikoa: www.umoreazoka.org
  • Konpainiaren informazio dossierra.
  • Ikuskizunaren dossier tekniko eta artistikoa.
  • Aurkeztutako ikuskizunaren emanaldien egutegia, estreinaldia ez bada.
  • Ikuskizunaren argazkiak.
  • Ikus-entzunezko materialaren esteka.
  • Interesgarria edo garrantzitsua izan daitekeen beste edozein material.
Izapide bideak
Telematikoki
Telematikoki
http://www.leioa.net
Telematikoki
Telematikoki
http://www.kulturleioa.com
Informazio gehiago

Kultur Leioa: 94.607.25.70

Prezioa

Edizio bakoitzaren oinarriak kontsultatu.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Deialdi bakoitzaren arabera.Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkotzat joko da

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
  2. Interesdunari hartu-agiria bidali posta elektronikoz, kontsulta eta harremanetarako barruko erregistro zenbakia eta inskripzio data erantsita erreferentzia gisa.
Ondorengo izapideak
  1. Kultura Sailak dokumentazioa berrikusi eta bideratu.
  2. Hautatuei eta hautatu ez direnei jakinarazi.
Oharrak / Azalpenak

Azokaren antolakuntzak, zuzenean edo bere kudeaketa esparruaren barruan, konpromiso hauek hartzen ditu: 

  • Egitarau Ofizialean dauden konpainiei hitzartutako zenbatekoa ordaintzea katxea eta gastu orokorrak direla-eta, zergak barne.
  • Muntaketa bakoitzerako behar den berrindartze azpiegitura (argia, soinua, zamalanak) ematea, betiere fitxa teknikoa epean bidali bada eta azokaren ordezkari teknikoak adostu eta baieztatu badu.
  • Ostatu eta dieta gastua ordaintzea Azokak ezarrita duen sistemaren bidez edo ostatua eta mantenua (gosaria eta bazkaria) ematea konpainiari / artistari bere emanaldien ordutegi eta egunen arabera. 
  • Halaber, aukera ematen zaie hautatutako konpainiei ordezkari bana eramateko. 
  • Ordezkariak berariazko baimena sinatuko du aurkeztutako irudiak Udalaren ohiko komunikabideetan erabili ahal izateko.
Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA