Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.4
DROGA MENDEKOTASUNARI AURRE-HARTZE KOMUNITARIOKO ZERBITZUA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Mendekotasunei aurre-hartzeko zerbitzu honek honako funtzio hauek betetzen ditu::

  • Beharrezko diren ekintzak garatzea komunitatean Mendekotasunen fenomenoaren ezagutza egokia lortzeko.
  • Udal arlo zenbaiti eta erakunde kolaboratzaileei aholku ematea Mendekotasunen arloko jardueren planifikazioan eta Mendekotasunen Udal Plana gauzatzeko, esku-hartze integral eta koordinatua lortzeko 
  • Pertsona, familia eta kolektiboei komunitatean erabiltzeko dauden gizarte baliabideen gaineko informazioa eta aholkularitza eman eta, hala badagokio, gizarte laguntza arruntera desbideratzea edo zerbitzu espezializatuetara horrela eskatzen duten kasuetan.
  • Osasun eta hezkuntza zerbitzuekin eta arrisku eta kalteei aurrea hartzeko eta gutxitzeko zerbitzuekin kolaboratzea beren funtzioen garapenean. 
  • Eusko Jaurlaritzak sustatutako udalez-gaindiko programak gauzatzeko kolaboratzea.
  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Mendekotasunen VI. Plana egiteko seinalatu duen ildo estrategikoaren jakitun egon.
  • Mendekotasunen arriskuei eta kalteei aurre hartzeko eta beroriek gutxitzeko programa zehatzen garapenerako aurreikusten den jokabide oro.
Nork eska dezake?

Interesaturik dagoen edonork edo bere legezko ordezkariak. 

Onuradunen betebeharrak:

  • Leioan erroldatutako pertsona eta familiak.
  • Haur eta gazteen eremuarekin lotuta dauden profesional guztiak (hezkuntza zentroak, IGEak, gaztegunea, osasuna...).
Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientea izapidetzea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK