Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.1
BIZTANLEEN UDAL ERROLDA: alta egitea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udalerri bateko biztanleak jasota dauden administrazioko erregistroa. Datuok egiaztatzen dute udalerrian bizi dela eta bertoko ohiko helbidea zein den.

Datu horiei buruz egiten diren ziurtagiriek agiri publikoko izaera fede-emailea izango dute administrazio ondore guztietarako.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. (B.1) ERROLDAN INSKRIBATZEKO ORRIA Datu guztiak bete behar dira eta helduen guztiek sinatu behar dute.

2. (A.2a/A.2b)KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da)

3. Dokumentazio pertsonala:

  • Erroldatzen diren guztien NAN originala (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera, nahiz eta NAN barik erroldatzea posible den 16 urte bete arte)
  • Adingabeak: familia-liburua egiaztatzeko bizikidetza unitatea direla, baita bere ardurapean dauden seme-alabak ere.
  • Edo gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi bada, adingabearen zaintzaren gaineko ardura duela dioen zinpeko adierazpena. ((B.2) ERROLDA: ADINGABEEI BURUZKO ADIERAZPENA)
  • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak: indarrean dagoen bizileku-txartela (AIZ), baldin badaukate, edo bestela, jatorriko herrialdeko indarreko NAN.
  • Europar Batasuneko atzerritarrak: Jatorrizko herrialdearen NAN edo indarreko pasaportea eta Atzerritarren Erregistro Zentraleko inskripzioaren ziurtagiria.

4.1. ETXEBIZITZA HUTSA (ez dago inor erroldatuta). Hauetariko agiriren bat:

  • Jabetzaren titulua: eskritura edo salerosketaren kontratu pribatua, testamentua, donazioa (eskatzaileak Udalari baimena eman ahal dio, eskaeran bertan, datuok katastroan kontsultatzeko).
  • Alokairu kontratua.
  • Jabearen baimena.
  • Azken 3 hilabeteetako edozein hornikuntzari (ura, argia…) dagokion ordainagiria.
  • Banaketa edo dibortzio epaitza, edo pisua erabiltzeko baimena ematen dion neurri onarpena, epaitza behin betikoa dela dioen eginbidearekin.

4.2. OKUPATUTAKO ETXEBIZITZA (erroldatutakorik badago). Helbide horretan erroldatuta dagoen adin nagusiko baten eta jabearen baimenak behar dira

  • (B.3) ERROLDA: ETXEBIZITZA BAIMENA agiria.
  • Baimena ematen duenaren NANa
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Inskribatzen den unean bertan, alta baliozkoa da.

Ondorengo izapideak
  1. Alta egiteko eskaera eta aipatzen diren gainerako agiriak hartu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datu basean egiaztatu etxebizitzaren egoera.
  3. Baldintza guztiak betetzekotan, datuok biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu eta eskaera erregistratu.
Ondorengo izapideak
  1. Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpen arrazoitua eta eskatzaileari jakinarazpena bidali.
  2. Artxibatu
Oharrak / Azalpenak

Leioako Udalak tramitatzen du jatorriko udalerriko baja egitea.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA