Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.2
ESKU-HARTZE SOZIOEDUKATUBORAKO ZERBITZUA HAURREKIN, GAZTEEKIN ETA FAMILIEKIN
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zerbitzua honetarako da:

  • Haur eta gazteen arrisku-egoeren antzemate goiztiarra eta aurre hartzea, egoera horiek haur eta gazteen moldatu ezina edo babesgabetasun edota abandonu egoerak sortu ahal dituztenean, baliabide eta trebetasun pertsonalak, familiarak eta inguruneekikoak sustatuz beren berezko ingurunean.
  • Hezkuntza eta afektibitate mailan oinarrizko gabeziak dituen haur eta gazteen biztanleriari arreta zuzena ematea, babesa, orientabidea eta gurasoentzako laguntza garatzeko hezkuntza-neurriak garatuz, hauek bere amatasun-aitatasun gaitasunak gara ditzaten.
  • Leioako haur eta gazteengan eragina duten gizarte urritasunei eta gabeziei aurre hartzea eta horiek arintzea, udaleko gizarte zerbitzu, eragile eta boluntarioekin lankidetzan lan eginez, talde horrek komunitatearen barruan duen bizi-kalitatea hobetzeko asmoarekin.
  • Pertsona onuradunen gaitasunen garapenaren alde egitea.
Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunen baldintzak:

  • Leioan erroldatuta dauden pertsonak eta familiak , seme-alaba adingabeak dituztenak.
  • Udaleko zerbitzu eta sailek, kalteberatasun-egoera, tratu-txarra edo babesgabetasun-arriskua ezagutzen dutenak.
Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak izapideen kostua bere gain hartzen du.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientea izapidetzea.
Ondorengo izapideak
  1. Kasuaren arduraduna den gizarte-langilearekin hitzordua.
  2. Esku-hartze sozioedukatiboko taldearekin(EISE) desbideratzea/koordinatzea.
  3. EISEren esku-hartzea.
  4. Espedientea ixtea edota Haurtzaroko Gizarte Zerbitzu Espezialitzatuetara desbideratzea edota beste baliabide batzuk.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK