Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.1
KULTURA ARLOKO OHIKO DIRU- LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Izaera arrunteko diru laguntza da, 2019 urtean Leioako lurralde eremuan jarduerak garatzen dituzten irabazi gabeko elkarteei zuzendua.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, izaera juridikoduna, helbide soziala edo establezimendu iraunkorra Leioan badauka eta Leiako Udaleen Elakrteen Erregistroan inskribatuta badago. Horrez gain, kultura arloko jardueraren bat garatzeko asmoa eduki behar du eta Leioako udalerrirako interesgarria izan behar du, araudi orokorra eta deialdi honetan zehazten diren irrizpideekin ados.

Aurkeztu beharreko agiriak

(H.9) ESKAERA-ORRI PROPIOA

Eskaera lehen aldiz aurkezten bada, besteak beste:

  • Elkarte eskatzailearen Estatutuen kopia eta zuzendaritzaren osaera.
  • Entitatearen arduraduradunaren NAN fotokopia eta Elkartearen IKFren kopia.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroko inskripzio ziurtagiria.
  • Eskatzailearen Ogasunarekiko obligazio fiskalak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria. Obligazio fiskalak Leioako Udalarekin bakarrik dituzten elkarteen kasuan, hori beren-beregi adierazten duen adierazpena erantsiko dute eskaeran, eta Udalak berak, ofizioz, jarriko du aipatu ziurtagiria.

Diru-laguntza eskatzeko:

  • Programa
  • Helburuak
  • Sarrera eta gastuen aurrekontua
  • Elkarte edo erakundearen datu eguneratuak
  • Beharrizan teknikoak

Diru-laguntza justifikatzeko:

  • Betetako helburuak
  • Burututako jarduera plana.
  • Sarrera eta gastuen balantzea
  • Fakturen zerrenda zenbakitua
  • Publizitate argitalpenak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Kultur Leioa
Aurrez-aurre
Kultur Leioa
Informazio gehiago

www.kulturleioa.com

kulturekintzak@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

Kultur Leioa: 94.607.25.78

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa
Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Erantzuteko epe estimatua: hilabete eskaera edo zuribidea egiten denetik.Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu
  2. Kultura zerbitzuak dokumentazioa bideratu eta berrikusi.
Ondorengo izapideak

Diru-laguntza eskatu:

  • Deialdiaren oinarri arautzaileetako irizpideen arabera, eskaerak balioetsi.
  • Emakida proposamen Informatua.
  • Eman beharreko zenbatekoak onartzen dituen Alkatetza Dekretua.
  • Elkarte edo pertsona interesdunei emakida idatziz jakinarazi.

Diru-laguntza justifikatu:

  • Deialdiaren oinarri arautzaileetan Kultura Sailak ezarritako edukien arabera, zuribideak berrikusi. 
  • Onartze proposamen Informatua.
  • Ogasun sailera bidali ikuskatzeko.
Oharrak / Azalpenak

GARRANTZITSUA: Udalak jarriko ditu izapide honetarako behar diren udal ziurtagiriak.

Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA