Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.9
GAZTELUBIDE ETA ZUHATZU TXOKOAK: erreserba eskaera.
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udal titulartasunekoak diren eta kultura gastronomikoa, aisia eta kultur ekintzak sustatzeko helburua duten Gaztelubide eta Zuhatzu txokoak erabili eta gozatzeko erreserba eskaera.

Nork eska dezake?
  • Leioan erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoek.
  • Irabazi asmorik gabeko kultura-elkarteek, gizarte-egoitza Leioan dutenak edo beren jardueren zati bat nabarmenki Leioan egiten dutenek, baldin eta Leioako Udalak halakotzat jotzen baditu. Edozein kasutan, pertsona fisiko batek eskatuko du txokoa taldearen izenean. Eskatzaileak, nahitaez, txokoa erabiliko duenetariko bat izan behar.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Behar bezala osatutako eranskina ((A.1) ESKAERA OROKORRA) honako datu hauek nahitaez jasotzen dituena:
  • Eskatzailearen izena, bi abizen eta NAN zenbakia.
  • Kultura elkarte baten izenean ari bada, elkartearen datuak.
  • Kontakturako telefonoa eta e-maila jakinarazpenetarako.
  • Zein egunetarako erreserbatu nahi den.
  • Zein txoko erreserbatu nahi den.
  • Erabiltzaile kopurua.

Formako akatsik zuzendu beharko balitz, hiru egun balioduneko epea egongo da horretarako.

Agiri osagarriak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

kulturekintzak@leioa.net

Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.607.25.78

Prezioa

GAZTELUBIDE ETA ZUHATZU TXOKOAK:

TASAK: Erabilera erreserba eta mantenu gastuetarako (argia, ura, garbiketa…)

  • Lanegunetan (astelehenetik ostegunera) 57 euro
  • Asteburu (ostiraletik igandera) eta jaiegunetan 112 euro
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu, egiaztatu eta erregistratu.
  2. Interesdunari eskaeraren kopia edo hartu-agiria eman, egoki den erregistro zenbakiarekin batera.
  3. Eskaera Kultura Sailera bidali.
Ondorengo izapideak

Erreserbak honako prozedura jarraituko dute:

  1. Eskabideak jasotzeko epea amaitu eta egin beharreko zuzenketak egin ondoren, hil bakoitzeko 20an (edo balioduna den hurrengo egunean), erreserbak esleituko dira baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero. 
  2. Interesdun batek baino gehiagok data berbera eskatu badute, zozketa publikoa egingo da eta zozketa horren data, ordua eta lekua udal webgunean (www.leioa.eu) argitaratuko da. 
  3. Zozketa bidez erabakiko da interesdunen erreserben hurrenkera. Zozketan onuradun izan ez direnek erreserbatzeko aukera izango dute beste hil batean. 
  4. Erreserbaren esleipena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio eskaeran adierazitako posta elektronikoaren bidez. 
  5. Erreserba berretsi eta baimena eman ondoren, Txoko erabili baino, gutxienez, 48 ordu lehenago, tasa eta fidantzari dagokien zenbatekoa sartu beharko da Kutxabanken kontu honetan: 2095-0048-24-32-3901-3049.
    • Ez da dirurik utziko txokoan bertan.   
    • Erreserba ezeztatzen bada, aurretik ordaindutako tasak itzuliko dira, gutxienez, esleituta dagoen erreserba eguna baino 8 egun lehenago ezeztatuz gero, eta betiere, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Alkatetzak balioetsiko ditu arrazoi horiek, Kultura eta Gazteria Sailaren proposamenez.
Oharrak / Azalpenak

NOIZ ESKA DAITEKE?:

Erreserba gauzatu nahi den aurreko hileko 1a eta 15a bitartean.(*) Hilaren 15eko 00:00etara eskaera telematikoki eginez gero, edo egun bereko 14:30etara aurrez aurre egiten bada.

Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA