Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.20
GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Prestazio ekonomiko hau ez da aldizkakoa, dirutan ematen da, diru-laguntza moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeria-egoerak arintzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez duten pertsonentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.

Nork eska dezake?

Onuradunaren baldintzak

  • Leioan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea , eta eskabidea aurkeztu baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon izana. 6 hilabeteko epe hau betetzen ez bada, eskatzaileak EAEko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan benetan bizi izandakoak izango dira 5 urtez jarraian aurreko hamar uteen barruan. Constar empadronadas y tener la residencia efectiva en Leioa y haber estado
  • Bizikidetza-unitate bat osatzea (*) eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez (salbuespen kasuak daude).
  • 18 urte beteta izatea. (Salbuespen kasuak daude).
  • Leioako Udaleko Alkatetza- Presidentearen 944/18 Dekretuan, apirilaren 5ekoa, zehaztutako ondare eskakizunak bete behar.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da: 

  • Bizikidetza-unitateko 14 urtetik gorako pertsona guztien NAN, pasaporte, egoitza-txartela eta abarren fotokopia, egokia denaren arabera.
  • Dagokion familia liburuaren fotokopia, edo, hala badagokio, adingabeko pertsonen zaintza edota zutoretza egiaztatzen duten dokumentuena.
  • Egoera zibila egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Etxebizitza edukitze erregimenaren dokumentazio egiaztagarria ((G.10) OSTATU-APOPILOTZAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.11) ERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.12) AZPIERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.13) BEHARRIZAN-EGOERA LARRIAGATIK HARRERAN HARTZEA).
  • Diru-sarrerei eta ondasunei buruzko zinpeko aitorpena, eskabidea aurkezten den hilabeteari dagokiona eta dokumentazio egiaztagarria atxikia:
    • Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diru-Zaintzaren ziurtagiria, bizikidetza unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez.
    • Besteren kontura lan egiten duten pertsonen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta hala badagokio, lan-kontratuarena.
    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez, hala badagokio.
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria bizikidetza unitateko 16 urtetik gorakoei dagokienez, pentsioren baten titularrak izan zein ez.
    • Eskatzailearen diru-sarreren egiaztagiria eta, hala badagokio, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako pertsonena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • Banku-kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko banku-ziurtagiriak. ((G.17) BANKUKO SALDOEN INPRIMAKIA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA.
    • Foru Ogasunak emandako Ondasun eta Kontribuzioen Ziurtagiria. 
    • - Azken Zerga Aitorpenaren fotokopia.
    • Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa jotzen den beste edozein dokumentu eskatu daiteke behar izanez gero.

GARRANTZITSUA: Ondareari eta diru- sarrerei buruzko dokumentazioa, estatutuko erakundeen mendekoa, Udalak zuzenean eskatuko ditu, Udaleko ziurtagiriez gain. 

Izapide bideak
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Gehienezko legezko epea: 2 hilabete.

Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientearen izapideak egitea
Ondorengo izapideak
  1. Gizarte langilearekiko hitzordua eta balorazioa.
  2. Alkatetzaren dekretuaren bidez eskatutako diru-laguntzak ematea edo uko egitea.
  3. Tramitatutako laguntzak zerrendatzea eta kontabilitate sailera bidaltzea onartutako diru-kopuruak ordaintzeko.
  4. Interesdunei dekretua jakinaraztea eta onartutako diru-kopuruak kontuan ordaintzea.
  5. Eusko Jaurlaritzari aurkeztutako eskabideen, hartutako erabakien eta ordainketa aginduen Jakinarazpena bidaltzea, erakunde horrek xede horretarako udalari esleitutako kopuruaren gastua justifikatzeko.
Oharrak / Azalpenak

BIZIKIDETZA UNITATEAK: Abenduaren 23ko Gizarteratzeko eta Diru-Sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legearen 9 zk.artikuluak ezartzen duenaren arabera:

  1. Lege honen ondorioetarako, honako pertsona edo talde hauek izango dira bizikidetza-unitateak:
    1. Etxebizitza edo bizitoki batean bakarrik bizi direnak; sailkapen horretatik kanpo geratuko dira, bakarrik bizi arren, ezkontzaren edo antzeko harreman iraunkor baten bidez beste bati lotuta daudenak, non eta ez dabiltzan banatzeko edo dibortziatzeko izapideak egiten edo non eta ez den arautegi bidez zehaztuko den bestelako salbuespenezko egoerarik gertatzen
    2. Etxebizitza edo bizitoki berean elkarrekin bizi diren bi pertsona ego gehiago, elkarern artean batuta daudenean ezkontzaren edo antzeko harreman iraunkor baten bidez, adopzioaren bidez, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasunaren edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasunaren bidez, edo familia-harrerako harreman iraunkor baten edo adopzio aurreko edo tutoretzapeko harreman baten bidez. 
    3. Egiaztatzeko moduko premia larriko egoeretan, b) idatz-zatian aurreikusitako lotura horietako edozeinen bidez lotuta ez dauden beste batzuekin etxebizitza edo bizitoki berean bizi diren pertsonetako bakoitza. arautegi bidez zehaztuko dira halako egoerak
  2. Salpuespen gisa, are artikulu honetako 1.b paragrafoan aurreikusitako loturetakoren bat daukaten pertsonen helbidean integratzen direnean ere, bizikidetza-unitatetzat hartuko dira honako hauek:
    1. Zahartzaro, baliaezintasun, edo alarguntasuneko pentsioen onuradunak, ordaindutakoaren araberakoak zein ez, baita haien ezkontidea edo haiekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batutako pertsona eta ekonomikoki haien mende dauden pertsonak ere.
    2. Etxeko tratu txarren biktima izanda, beren ohiko helbidea utzi duten pertsonak, baita haien seme-alabak ere, horrelakorik izanez gero.
    3. Beren kontura adingabeak dituzten pertsonak.
    4. Beren ohiko etxebizitza utzi behar izan duten pertsona bakarrak, dela banantze edo dibortzio baten ondorioz edo nahiko baliabide ekonomikorik ez izateagatik, dela gizarte-zerbitzuek muturrekotzat jotako egoeraren batengatik.
  3. Eusko Jaurlaritzak, gizartearen bilakaerari eta, bereziki, familia-egiturako ereduen bilakaerari erantzunez, beste salbuespen batzuk ere zehaztu ahalko ditu, aldi baterako harrerako formulak barne direla
  4. paragrafoan aurreikusitako kasuetan, etxebizitzan edo bizitokian bizi diren gainerako pertsonak, are 1.b paragrafoan aurreikusitako loturetako baten bidez aipatutako pertsonekin harremana dutenak, beste bizikidetza-unitate bateko kidetzat joko dira.
  5. Lege honen ondorioetarako, artikulu honetan aipatzen diren bizikidetza egiazkoa edo bizikidetza eza aztergai izan beharko ditu administrazio eskudunak, kasuaren arabera beharrezkoa denean.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK