Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.13
DESGAITASUNAREN BALORAZIOA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Desgaitasun-graduaren balorazioa eta kalifikazioa egiteko eskabidea da, desgaitasuna fisikoa, psikikoa edo zentzumenezkoa izan daitekeelarik. Horretarako, Gobernu Zentralak ezarritako arautegiari jarraituko zaio, erakunde publikoek ematen dituzten onura, eskubide ekonomiko eta zerbitzuetara heltzeko baldintza-berdintasuna bermatzeko.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen gaineko ebazpena beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak. 

Onuradunen baldintzak:

  • Desgaitasun motaren bat, fisikoa, psikikoa edo zetzumenezkoa duten pertsonak.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da: 

  1. (G.9) DESGAITASUNAREN BALORAZIOA: ESKABIDEA, ereduaren arabera.
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Eskatzailearen edo bere legezko ordezkariaren NANren fotokopia edo adingabekoen kasuan familia liburuarena, edo atzerritarren kasuan bizileku-baimenarena.
    • Argudiatutako desgaitasuna egiaztatzen duten txosten mediko edota psikologikoak.
    • Tutoretza judiziala egonez gero, ezintasun-epaia eta tutoretza esleipena atxiki beharko dira.
    • Tutoretza judiziala ez dagoen kasuetan, eta eskatzaileaern egoerak hala eskatzen baldin badu, azken honek beste pertsona bat izenda dezake bere ordezkaria izateko eta bere izenean tramiteak egin eta funtzioak bete ahal izan ditzan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. ((G.4) ORDEZKARITZA BORONDATEZ EMATEKO EREDUA).
    • Hala badagokio, baldintzen betetzea egiaztatzeko beharrezkotzat jo daitekeen beste edozein dokumentu.

    GARRANTZITSUA:

    • Izapidetze honetan beharrezkoak diren udal ziurtagiriak Udalak emango situ.
    • Aitortutako desgaitasun-graduaren arabera, Udaletxean honako hauek eska daitezke:
      • Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-txartela. (7.13 Izapidea).
      • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga salbuespena. (5.15 Izapidea).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Bizkaiko Foru Aldundia. Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuaren erregistroetan
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Bizkaiko Foru Aldundia. Ezintasuna Ebaluatzeko Atala (Oinarrizko Zentroa)

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak : 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusten den epea: Foru Aldundiari dokumentazioa bidaltzea gutxi gora-behera 15 egun.

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete eskabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroetan sartu den egunetik aurrera.
Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: baiezkoa.
Aplika daitekeen legeria
  • 1971/1999 DEKRETUAREN AKATSEN ZUZENKETA, abenduaren 23koa (2000ko martxoaren 13ko EAO, 62 zk.).
  • 1971/1999 DEKRETUA , abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (2000ko urtarrilaren 26ko EAO, 22 zk.).
  • Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren 290/2004 ERREGE DEKRETUA, otsailaren 20koa, lan-enklabeak araupetu dituena (2004ko otsailaren 21eko EAO , 45 zk.).
  • 1169/2003 ERREGE DEKRETUA, irailaren 12koa, abenduaren 23ko ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko 1971/1999 ERREGE DEKRETUAREN I eranskina aldatzen duena, (2003ko urriaren 4ko EAO, 238 zk.).
  • 1856/2009 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, 1971/1999 E. D., abenduaren 23koa aldatzen duena (2009ko abenduaren 26ko EAO, 311 zk.).
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Bizkaiko Foru Aldundiari espedientea bidaltzea hari buruzko ebazpena emateko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK