Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.8
BIZILEKU IRAUNKORREKO BAIMENIK EZ DUTEN EUROPAR BATASUNETIK KANPOKO ATZERRITARREI (BIBEDEBKA) ERROLDAKO INSKRIPZIOA BERRITZEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Bizileku iraunkorreko baimenik ez duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrei erroldako inskripzioa bi urterik behin berritzea.

Nork eska dezake?

Interesik duen edonork (aurrez aurreko izapidea), edo adingabeen kasuan, horien aitak, amak edo legezko tutoreak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Inskripzioa berritzako aurreabisua jasota, BIBEDEBKA-ei errolda inskripzioa berritzeko eskaera eredua bete.
  • Espainiako agintariek eginiko eta indarrean dagoen bizileku txartela, edo nazionalitatea duen herrialdeko indarreko pasaportea (iraungita badago, pasaporteaz gain, berriztatzearen frogagiria). Inskripzioa berrituko da, ahal bada, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiarekin (AIZ).
  • Adingabeen kasuan, berritzeko eskaera aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak sinatu beharko du.
  • Kudeaketa baimena: ez da tramitea soilik, beren beregiko egintza da, eta horren bidez, herritarrak edo bere ordezkariak inskripzioa berritzeko berariazko borondatea adierazten du.
Ordezkaritza bidez adin nagusikoak berritzea, egiaztatu beharko da zuzenbidean baliozkoa den eta ziurtasun sinesgarria uzten duen edozein baliabideren bitartez. Notario edo eskuduna den funtzionario publikoaren aurrean aurkeztu.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak hartu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu.
  3. Artxibatu
Oharrak / Azalpenak

Berriztatzen ez bada, Alkatetzaren ebazpena egingo da inskripzioaren iraungitzea adierazteko.

Bizileku iraunkorreko baimenik ez duten Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak (BIBEDEBKA) erroldako inskripzioa bi urterik behin berriztatu behar da.

Epe barruan berriztatuko ez bada, inskripzioaren iraungitzea erabakitzeko eta Biztanleen Erroldako baja egiteko arrazoia izango da. Hala ere, herritar batek (BIBEDEBKA) erroldarekin lotutako izapideren bat egiten duen bakoitzean, erroldako inskripzioa berriztatu behar duela jakinaraziko zaio, xede horretarako emango zaion inprimakia sinatuz indarreko pasaporte edo bizileku-txartela originala aurkeztu ondoren.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA