Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.33
OSASUNAREN SUSTAPEN ETA PRENTZIO ARLOKO EKINTZAK ETA PROGRAMAK FINANTZATZEKO XEDE DUTEN DIRULAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Diru-laguntza honen helburua da honakoen inguruko ekintza eta programak finantzatzeko laguntza ekonomikoak arautzea: bizi-ohitura osasungarrien sustapena, zahartze aktiboa, edota anomalia genetikoak, garapen-arazoak, gaixotasun arraroak eta abar izateagatik bereziki babesgabeak diren kolektiboekin lan egitea eta abar, betiere, Leioako udalerrian garatzen badira, edota kanpoan garatuta ere, bazkideen artean Leioako herritarrak dituztela egiaztatzen duten elkarte, fundazio edo bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatuak.

Nork eska dezake?

Honako baldintzak betetzen dituzten elkarte, fundazio eta bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeek parte hartu ahal izango dute:

·       Leioako udal-erroldan agertzea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

·       Harrera egiten duten pertsonek edo familia-unitateek egingo dituzte harrerarako izapideak, EAEn behar bezala erregistratuta dauden eta aldi baterako hartzeko mota horretako programak sustatzen dituzten elkarteen bidez; elkarteek gutxienez urtebeteko esperientzia eduki beharko dute.

·       Irabazi asmorik ez izatea. Ezaugarri hori Estatutuetan jasota egon beharko da.

·       Pertsona edo familia-unitate eskatzaileek egunean izan beharko dute zerga betebeharretan.

2. Betekizun hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskuratu ahalko dituzte:

·       Deialdi hau argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagotik EAEko edo Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein erakunde publikotako erregistroan formalki eratuta edo inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

·       Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

·       Gaitasun juridikoa izatea eta ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, diru-laguntzei buruzkoak, 13. artikuluan aipatzen dituen diru-laguntzak eskuratzetik baztertzeko ezein kasutan.

·       Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Ondorio horietarako, ordezkaritza iraunkortzat joko da erakundeak Bizkaian egitura esanguratsuak izatea eta agiri bidez egiaztatuta egotea. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak zuzeneko erantzukizuna hartuko du, eskaera aurkeztuko du eta proiektuaren dokumentazioa mantentzeko, kontabilitatea egiteko eta Bizkaiko bulegoan batera kudeatzeko konpromisoa hartuko du.

·       Leioako Udalak lehenago emandako diru-laguntzak administrazioan epean justifikatuta eta itxita edukitzea.

·       Elkarteak gutxienez urtebeteko esperientzia eduki beharko du garapen-bidean dauden edo zuzenean edo zeharka hondamendiren bat izan duten herrialdeetako adingabeak aldi baterako hartzeko programak kudeatzen. Gainera, programa honetan gutxienez adingabe batek hartu behar du parte aldi baterako harreran Leioako pertsona edo familia-unitate bakoitzeko.

·       Programa eta ekintzen helburuak Osasunaren inguruko Sustapen, Prebentzio eta Heziketa arlokoak izatea.

Programa eta ekintzak Leioan bertan garatzea, edota kanpoan garatuta ere, bazkideen artean Leioako herritarrak dituztela egiaztatzen duten elkarte, fundazio edo bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatuak izatea
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Informazio gehiago

Gizarte Zerbitzuetako Bulegoetan  Iñaurratxaga Kalea 1. LEIOA

94.480.13.36 Telefono Zenbakia  Maila: gizartezerbitzuak@leioa.net

Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua eta Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua

 

Prezioa
Udalak bere gain hartzen du.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

  • Aurreikusten den epea: Ikusi deialdiaren oinarriak.
  • Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.
  • Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea eta balizko zuzenketak eskatzea.
2. Gizarte Zerbitzuetara bidali izapidetzeko.
3. Deialdian zehaztutako kide anitzeko organoak irizpideen deialdiaren araberako ebaluazioa egitea.
4. Alkatetzaren Dekretuaren bidez diru-laguntza ematea onartzea edo uko egitea. 
5. Alkatetzaren Dekretua interesatuei jakinaraztea.
6. Justifikazioaren azterketa, hala ekonomikoa nola memoriarena egutekiko urtea amaitu baino lehen.
7. Espedientea ixtea ontzat eman ondoren, edo hutsuneengatiko edo diru-laguntzaren justifikazio ezarengatiko itzultzearen eskaera. 
Izapidetzen duen unitatea
GIZARTE ZERBITZUAK