Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.5.1
OBRA TXIKIA EGIN AURREKO JAKINARAZPENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Garrantzia txikiko lanetarako administrazio baimena, tartean, honako lan hauetarako:

  • Etxebizitza berritzeko obra:
    • Sukaldebainu-gela edo beste gelaren bateko akaberak, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak).

    • Trenkadan zulo bat eraistea (bi gela lotzeko) eta erabilerarik banatu gabe.

  • Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak)
  • Jarduera indarrean duen lokala berritzeko obra, trenkadarik bota gabe, eta erabilerarik banatu gabe. Instalaziorik aldatzea barne egon daiteke (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak)
  • Jarduera berri instalatuko den lokala berritzeko obra (aurretiazko jakinarazpena egin behar da) “esteka”.
  • Atari edo eskailerarenazalerako akaberak berritzeko obra, irisgarritasun baldintzei eragin gabe.
  • Fatxada edo estalkia mantentzeko edo konpontzeko lanak itxituraren osaerari eragin gabe eta elementu lagungarriak (aldamioa, garabia, karga-jasogailua, platforma eta abar) erabili gabe.
  • Ate eta leihoak aldatzea, kolore, tamaina eta forma aldatu gabe.

Lanok baldintza hauek dituzte:

  • Eraikinaren egitura ez da egurrezkoa
  • Eraikinaren egiturari ez diote eragiten.
  • Eraikinaren fatxada edo estalkiko itxituraren osaerari ez diote eragiten.
  • Etxebizitzaren/lokalaren/eraikinaren bolumen edo azalera eraikia ez da handitzen.
  • Etxebizitzako gelen erabilera ez da aldatzen.
  • Igogailu, berokuntza zentralizatu, galdara areto eta abar bezalako instalazio finkoetan ez dago aldaketarik.
  • Sute kasuetarako dauden babes eta ebakuazioko elementuei ez diete eragiten: eskailerako nukleoak, independentzia-atondoak, e.a.
  • Ez dakarte hirigintza lanik.

Obra hauek kanpo geratzen dira:

  • Interes historiko-artistikoaren arabera sailkatutako edo inbentariatutako baserri eta eraikinetako lanak.
  • Antolamendutik kanpo kalifikatutako eraikinak.
  • Aldundiko ibai edo errepideekiko duten egoeragatik, beste erakunde batzuen baimena behar duten eraikinetako lanak.
Nork eska dezake?

Obren sustatzaileak edo haren legezko ordezkariak ((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (F3) OBRA TXIKIEN LIZENTZIARAKO ESKABIDE IMPRIMAKIA inprimakia, (F.13) OBRA TXIKIEN LIZENTZIARAKO ESKABIDEAREN ERANSKINEAN adierazten diren agiriekin batera, egin beharreko obraren arabera.

 Beste dokumentazioa:

  • (F.16) OBRA ABISUA (JAKINARAZPENA)
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Legeak esartzen duen epea: Berehala.

Ebazpenarako aurreikusitako epea: Ez dago ebazpen zehatzik.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 15 egunGehienezko legezko epea: hilabeteAdministrazio-isiltasunaren ondoreak: ez dagokio

Ondorengo izapideak
  1. Beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu dela egiaztatu, batu eta eskaera erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Bulego Teknikoak aurkeztutako dokumentazioa berrikusiko du, hirigintza araudiak esaten duenarekin bat datorrela zehazteko.
  2. Barneko ondorioak izango dituen Dekretu bat egingo da, agiria ixteko eta artxibatzeko. Obra jakinarazpena egin duenari berak eskatutakoa hirigintza araudiarekin bat datorrela esango zaio horrela aurkeztutako eskari-orrian espresiki eskatuz gero eta beti posta elektronikoa erabiliz.
Oharrak / Azalpenak

Ez dago ebazpen zehatzik Informazioa baliogarria da indarrean dagoen araudia aldatu arte.

UDALAK NAHI BESTE OBRA-INSPEKZIO EGITEKO ESKUBIDEA GORDETZEN DU.

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA