Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.19
JAIAK: Leioako auzoetako jaiak antolatzeko diru-laguntzak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Eskatutako aldaketak: Leioako auzoetako Jai Batzorde ezberdinek auzo horietako jai tradizionalak antolatzeko diru-laguntzen deialdia.

Nork eska dezake?

Legez eratuta dauden Leioako jai batzordeek (Lamiako, Txorierri, Pinueta, Santimami, San Bartolome, Ondiz, Udondo eta Txopoeta).

Aurkeztu beharreko agiriak

(N.H) LEIOAKO AUZOETAKO JAIAK ANTOLTZEKO UDAL DIRU-LAGUTZA ESKAERA.

Eskatzailearen NANaren fotokopia.

Lehenbiziz aurkeztuz gero:

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Eskaera egiten duen erakundearen Estatutuen kopia. 
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria. 
  • Erakundearen IFZren fotokopia, erakunde juridikoa bada. 
  • Egoki diren Estatutuen arabera, arduradunaren NANaren fotokopia.

    Edozein kasutan, zera aurkeztu behar da:

  • Diru-laguntza puntualaren xede den jarduera edo ekitaldiaren xehetasun-proiektua, gutxienez, honako hauek azaltzen dituena: proiektuaren deskribapena, jardueraren xede-publikoa zein den, helburuak eta Leioarako zergatik den interesgarria. Halaber, lekuak eta datak zehaztuko dira. 
  • Diru-laguntzaren xede den jarduera edo proiektuarekin lotutako eta eskatzaileak azken urte edo urteetan egindako ekintzen memoria. 
  • Diru-laguntza eskatzen den aurreko urteko diru-sarrera eta gastuen balantzea, eta eskaera egiten den urterako aurrekontua, betiere, ditu-laguntzaren xede den jarduera edo proiektuari buruzkoak. 
  • Urtean zehar egingo diren jardueren egitaraua, epeak, datak, metodologia, helburuen deskribapena eta xede publikoa zehaztuz.
  • Egoki den Ogasunaren ziurtagiria esanez eskatzaileak beteta dituela obligazio fiskal guztiak. Elkarteak Leioako Udalarekin bakarrik baldin badauka betebehar fiskalik, eskabidean, hori berariaz zehazten duen adierazpena erantsiko dute, eta Udalak berak jarriko du aipatu ziurtagiria.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Kultur Leioa
Aurrez-aurre
Kultur Leioa
Informazio gehiago

www.kulturleioa.com

kulturekintzak@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

Kultur Leioa: 94.607.25.78

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaera egiteko ezarritako epea: gehienez, auzo bakoitzeko jaiak hasi baino hilabete lehenago.

Erantzuteko epe estimatua: auzo bakoitzeko jaiak hasi baino 15 egun lehenago.

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkotzat joko da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
  2. Kultura Sailak dokumentazioa berrikusi eta bideratu.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabideak baloratu Leioako jai batzordeentzako diru-laguntza puntualen araudian ezarritako irizpideen arabera.
  2. Emango diren zenbateko eta azpiegiturak onartzen dituen Alkatetza Dekretua.
  3. Interesdunei emakida idatziz jakinarazi.
  4. Diru-laguntza zuritzeko:
    • Zuribideak aztertu Leioako jai batzordeentzako diru-laguntza puntualen araudian ezarritako irizpideen arabera.
    • Interesdunei jakinarazi
    • Ogasun sailera txostena bidali geratzen den %30 ordaintzeko, araudiko irizpideen arabera.
Oharrak / Azalpenak

GARRANTZITSUA: izapide honetan behar diren udal ziurtagiriak Udalak berak jarriko ditu.

Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA