Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hezkuntza
12.5
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETARAKO DIRU LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Eskolako kurrikuluaz baino harantzago doazen eskolaz kanpoko ekintzetarako diru laguntzak dira , umearen garapen intektual, afetibo, artistiko eta harremanezkoa helburu dutenak.

Nork eska dezake?

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen guraso elkarteek (IGE).

Aurkeztu beharreko agiriak

Urtero argitaratzen diren Oinarri Erregulatzaileei atxikitako formularioa.

Izapide bideak

Eskabidea Erregistroan sartu eta Hezkuntzara pasatzen da.

Prezioa

Diru laguntzaren kantitatea portzentajezko lineala izango da, eta oinarrietako irizpideen arabera diru lagungarritzat hartzen diren ekintza guztien kostea izango du oinarri, edozelan ere %40 dela diru laguntzaren gehienezko portzentaia eta beti aurrekontu-partidaren muga duelarik.

Hezkuntza behar berezietako umeak zaintzeko monitore berezien kasuan diru laguntzak % 50-ko portzentaia finkoa izango du.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Hilabetea

Ondorengo izapideak

Oinarri Arautzaileek izendatutako Instrukzio Organuak eta Kide Anitzeko Organuak ebazten dute.

Ondorengo izapideak
  1.  IGEei ebatzitako kopuruak ordaindu egiten zaie.
Oharrak / Azalpenak

Udal Hezkuntza Sailak koordinatzaile papera betetzen du elkarteen artean praktika onen elkartrukerako, diruz laguntzeko moduko ekintzak zeintzuk izan daitezkeen argitzeko aholkularitza lana egiteaz gain.

Izapidetzen duen unitatea

HEZKUNTZA SAILA