Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Ekitaldiak, ikuskizun publikoak edo jolas jarduerak
13.5
SEKZIOKO GAINERAKO ATALETAN JASOTAKO JENDAURREKO IKUSKIZUNAK EDO JOLAS JARDUERAK EZ DIREN EKITALDIAK ESPAZIO PUBLIKOETAN EGITEKO BAIMENA: eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Espazio publikoan, kultura, gizarte, jai, kirol… izaera duten jarduerak antolatzeko baimena eskuratzeko, betiere eskuliburu honetako gainerako ataletan jasota dauden jendaurreko ikuskizunak edo jolas jarduerak ez badira, eta bereziki, udal instalazioetan egin nahi direnean, lokalaren lizentziak hala jasotzen badu, edo bide publikoan egin nahi direnean, behin-behineko instalaziorik gabe.

Nork eska dezake?

Leioako gune publikoetan ekintzarik egin nahi duen edozein elkartek edo pertsona fisikok, edo horren legezko ordezkariak, honako kasuren baten barruan sartzen baldin bada:

  1. Udal Erregistroan inskribatutako elkartea.
  2. Leioan erroldatutako biztanlea.
  3. Ekintza interesgarria izatea udalerrirako.
Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1A) ESKAERA OROKORRA

Honako gai hauek zehaztu behar dira:

Datu orokorrak:

  • Ekitaldiaren deskribapen laburra (data, ordua, helburua…)
  • Kokalekua.
  • Bertan espero den pertsona kopurua

Egoki bada, Udaletik espero den laguntza zehatza:

  • Lokalik edo bestelako materialik uztea
  • Udaltzaingoaren esku hartzea (errepideak moztea…)
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Informazio gehiago

idazkaritza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubideko Udal Bulegoa: 94.464.67.22

Prezioa

Indarrean dauden Ordenantza fiskalek  zehazten dutena (lokalen erabilera, bide publikoa okupatzea…).

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebete, erregistratzen denetik jakinarazi arte. 

Gehienezko epea: 2 hilabete.

Epean erantzuten ez bada, onartu ez dela ulertuko da.

Ondorengo izapideak

  1. Eskaeraren sarrera erregistroa
  2. Jakinarazi eta txostenak eskatu tartean dauden sailei. Kasuak kasu, Udaltzaingoa, Hirigintza, Kultura, Kirolak…
  3. Eskaera aztertuta (beharrezko jotzen diren argitzapenak edo dokumentazio gehigarria eska daitezke) eta egoki ikusitako aurretiko txostenak hartuta, ekitaldia ukatu edo baimendu egingo da.
Oharrak / Azalpenak

Gune publikoan egingo den ekitaldiko eskatzaile eta arduradunen betebeharrak:

  • Asegurua: erantzukizun zibileko asegurua eduki behar dute eta ordainagiria aurkeztu.
  • Egoki denean, partaideen banakako asegurua aurkeztu beharko dute, baita Udalak eskatzen dien beste edozein aseguru ere baimena behar duen ekitaldia egin ahal izateko.
  • Epeak: eskaera ekitaldiaren data baino 21 egun natural lehenago egin beharko da, gutxienez.
  • Ekitaldia egin den lekua garbitu.
  • Beste erakunde batzuek eskatzen dituzten baimenak lortu (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, URA…)
  • Behar diren segurtasun neurriak bete, eta horretarako, kasuaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko baimena edo autobabes plana aurkeztu beharko da,
  • aurreikusten den jende kopuruaren arabera.
  • Ekitaldirako ezartzen diren ordutegiak, eta edozein kasutan, lege orokorrak ezartzen
  • dituenak zorrotz bete.
  • Udalaren laguntza edo babesa: Leioako Udala ekitaldiaren laguntzaile edo babesle gisa* agertuko da, eta horrela adieraziko da publizitatean eta ekitaldiak irauten duen bitartean.  Gainera, Udalaren eskubidea da, egoki ikusiko balu, ekitaldiaren programazioa bere webgunean argitaratzea. Hizkuntza ofizialak errespetatuko dira.

* Hauteskunde ekitaldietan izan ezik

Izapidetzen duen unitatea

ALKATETZA