Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.17
FAMILIA UGARIAREN TITULUA: eskabidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Familia Ugariaren Tituluaren eskabidea da, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Txartela

izateko eskubidea duena. Familiako 5 urtetik gorako pertsona guztiek txartel hori postaz

hartuko dute eta Euskadin Familia Ugariaren Tituluaren ordez erabili ahal izango da.

Tituluarekin berarekin lotutako egiaztagiria da eta bere helburua Familia Ugariek dituzten

abantailen erabilera erraztea da.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen ebazpena bese administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

Nork eska dezake?

Aurreko ahaide bat edo bi dauden familiak hiru seme-alaba edo gehiago dituztenean, komunak izan edo ez, edo bi seme-alaba dituztenean, gutxienez haietako batek elbarritasuna aitortua badu. 

Halaber, bi seme-alaba dituztenean, aurreko ahaideek desgaitasuna duten pertsonak badira edo gutxienez haietako batek %65eko edo gehiagoko desgaitasun-gradua baldin badu.

Bi seme-alaba dituen aita edo ama, beste gurasoa hil bada.

Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legeak beste kasu batzuk ere jasotzen ditu.

Seme-alabek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ezkongabeak izatea.
  • 21 urte beterik ez izatea. Ikasleak badira, muga hori 26 urte bete arte luzatzen da. Ez dago adin mugarik desgaitasun aitortua duten seme-alaben kasuan.
  • Aurreko ahaidearekin/ahaideekin batera bizitzea.
  • Ekonomikoki aurreko ahaidearen/ahaideen mende egon.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. ESKAERA OROKORRA
  2. Beste dokumentu batzuk. 
    • Familia Liburuaren fotokopia eta daukaten familiako pertsona guztienen NANrena
    • Ziurtagiri egokiak egoera bereziak egiaztatzeko, hala nola, elbarritasuna edo lanerako ezintasuna duen pertsona, ikasle izaera, alarguntasuna, banantzea edo dibortzioa.
    • Banantzea edo dibortzioaren kasuan, Hitzarmen Arautzailea, hala badagokio, eta dagokion epaia aurkeztuko dira, seme-alaben zaintza egiaztatzeko. 
    • Tituluaren barruan izango diren familia unitateko pertsona guztien erroldatze-ziurtagiria. (Udalak ofizioz emango du.)

Beste nazionalitate batzuetako eskatzaileentzat: 

  • Aurrekoaz gain, Europar Batasuneko eta Europako Ekonomia Esparruko kide diren (Islandia, Norvegia, eta Liechtenstein ) estatuetako nazionalitatea dutenek, egoitza-txartela.
  • Europar Batasunekoak ez diren herrietakoak baldin badira:
    • Egoitza-baimena.
    • Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ.)

GARRANTZITSUA:

  • Beharrezkoak diren udal ziurtagiriak Udalak egingo ditu.
  • Udaletxean honako hau eska daiteke:
    • Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren Hobaria (5.10 Izapidea).
    • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren Hobaria (5.15 Izapidea).
    • Kiroldegiko tasen hobaria.
    • Musika Eskolaren/Euskaltegiaren Bekak.
Izapide bideak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak : 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: Foru Aldundiari dokumentazioa bidaltzea 15 egun gutxi gora-behera.Gehienezko legezko epea: 3 mesesErantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea. 
  2. Eskaeraren erregistroa.
Ondorengo izapideak
  1. Bizkaiko Foru Aldundiari espedientea bidaltzea haren gaineko ebazpena emateko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK