Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.7
ABALAK EDO FIDANTZAK ITZULTZEA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Administrazio kontratu, hirigintza legedi, jabari publikoa erabili eta abarrez legeak ezartzen duenaren arabera, gordailututako abalak edo fidantzak itzultzeko eskaera.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA behar bezala beteta.
  • Erroldatuta ez daudenek: NANa.
  • Dirua itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten agiriak.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

bilketa@leioa.net (Bilketa)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Bilketa): 94.400.80.32 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 1-2 aste.Gehienezko legezko epea: abal edo fidantza motaren arabera ezarritakoa.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
Ondorengo izapideak
  1. Teknikari arduradunari bidali.
  2. Itzultzearen alde edo aurkako txostena egin.
  3. Alkatetzaren edo Alkatetzak eskuordetutako organoaren ebazpena.
  4. Diruzaintzara bidali eta interesdunari jakinarazi.
    1. Fidantza itzultzen bada, Ekonomia Sailak ordainduko du.
    2. Abala itzultzen bada, abala fisikoki itzuliko da diruzaintzan.
Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA