Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.24
GIZARTE INKLUSIORAKO DIRU-LAGUNTZA BEREZIA:eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Diru-laguntza ekonomikoa da, oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzeko helburua duena.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen ebazpena beste adminIstrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuraduraren baldintzak:

  • Gizartean baztertuta geratzeko egoeran izatea.
  • 18 urte baino gehiago eta 23 baino gutxiado edukitzea. 
  • Leioan erroldatuta egotea eta benetan udalerrian bizitzea, hala nola Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eskabidea aurkeztu aurreko 30 hilabetean
  • Eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabete lehenago gutxienez bizikidetza-unitate bat eratuta izana.
  • Baliabide nahikorik ez izatea. 
  • Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat sinatuta edukitzea eta plan horren alderdi guztiak betetzea.
  • Ez edukitzea Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta azkenduta edo etenda (guztiz edo zati batez) betebeharrak ez betetzeagatik edo arau-hausteak egiteagatik.
  • LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda izatea.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. (G.26) GIZARTE INKLUSIORAKO DIRU-LAGUNTZA BEREZIA: ESKABIDEA ereduaren arabera.
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Bizikidetza unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako pertsona guztien NAN, pasaporte, egoitza-txartela eta abarren fotokopia.
    • Familia liburuaren fotokopia, edo, hala badagokio, adingabeen zaintza edota tutoretzaren dokumentu egiaztagarriak.
    • Egoera zibilaren dokumentazio egiaztagarria.
    • Etxebizitza edukitze erregimenaren dokumentazio egiaztagarria ((G.10) OSTATU-APOPILOTZAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.11) ERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.12) AZPIERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.13) BEHARRIZAN-EGOERA LARRIAGATIK HARRERAN HARTZEA)

    • Diru-sarrerei eta ondasunei buruzko zinpeko aitorpena, eskabidea aurkezten den hilabeteari dagokiona eta dokumentazio egiaztagarria atxikia:
    • Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diru-Zaintzaren ziurtagiria, bizikidetza unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez.
    • Besteren kontura lan egiten duten pertsonen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta hala badagokio, lan-kontratuarena.
    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez, hala badagokio.
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria bizikidetza unitateko 16 urtetik gorakoei dagokienez, pentsioren baten titularrak izan zein ez.
    • Eskatzailearen diru-sarreren egiaztagiria eta, hala badagokio, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako pertsonena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • Banku-kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko banku-ziurtagiriak. ((G.17) BANKUKO SALDOEN INPRIMAKIA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA.
    • Foru Ogasunak emandako Ondasun eta Kontribuzioen Ziurtagiria. 
    • Azken Zerga Aitorpenaren fotokopia.

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu, hala badagokio. 

GARRANTZITSUA:

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu, hala badagokio.

Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.
Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Prozeduraren izapidetzea.
  2. Kasuaren diagnostikoa eta balorazioa.
  3. Eskatzailearekin laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat ezartzea
  4. Gizarte Txostena egitea.
  5. Laguntza emateko edo uko egiteko proposamena ematea.
  6. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailera espedientea bidaltzea haren gaineko ebazpena emateko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK