Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.11
HIRI LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA (UDAL GAINBALIOA): zerga likidatzeko aitorpena
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zerga hau ondasun higiezin urbanoren bat (pisua, orubea, garaje plaza, trastelekua, e.a.) eskualdatuz gero sortzen da (gainbalioa izenaz ere ezagutzen da), edo ondasun horren gainean benetako eskubideren bat eratu edo transmitituz gero (usufruktua, erabilera eta biztantzea, azalera eskubidea), beti ere beharrezkoa izanik lurren balio- gehikuntza izatea. Aldiz, ez dira zergapetuko lurren balio- gehikuntzarik sortzen ez duten eragiketak eta, beraz, ezta lurron balioa gutxitzea eragiten dutenak ere.

Beste batzuen artean, honako kasu hauek barne hartzen dira:

  1. Salerosketa, dohaintza, trukea, eskuratzea edo zorrak ordaintzeko likidazioa.
  2. Oinordetza, testamentu bidezkoa edo testamenturik gabekoa.
  3. Besterentzea enkante publikoan, nahitaezko desjabetzea.

Kuota ateratzen da indarrean dagoen zerga tasaren gainean zerga-oinarria aplikatuz. Zerga-oinarri hori kalkulatzen da aurreko eskualdaketatik igaro diren urteak, eskualdatutakoaren ehunekoa eta eskualdaketaren unean higiezinaren lurzoruak duen benetako balioa (Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritakoa ondore hauetarako, OHZ) aintzat hartuta.

Zergaldia 20 urtekoa izango da gehienez.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Gaur egungo legeri eta baliabide telematikoekin, jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzea egiaztatzen duen agiri publikoa (salerosketa eskritura, dohaintza, epaitza…) NOTARIOTZEK eurek aurkezten dute.

Adierazpena eskatuz gero, honako hau aurkeztu beharko da:

  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA behar bezala beteta
  • Erroldatuta ez daudenek: NANa
  • Eskualdatzea azaltzen duen agiri publikoa (salerosketa eskritura, dohaintza, epaitza).
  • Agiri publikoan beren-beregi agertzen ez bada:
    • Eskualdatzen dutenak eta ondasuna jasotzen dutenak identifikatzeko agiriak (NAN, IFK…)
    • Eskualdatzen diren higiezinen katastroko erreferentzia.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

ogasuna@leioa.net (Ogasuna eta Ondarea)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Ogasuna eta Ondarea): 94.400.80.24 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga araupetzen duen zerga ordenantza

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: hilabete.

Gehienezko legezko epea: sortzapenetik, likidazio ahalmena aurrera eramateko aukera 4 urteren buruan preskribatzen da.
Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Dokumentazioa Ogasun Sailera bidali
Ondorengo izapideak
  1. Eduki-eskubide erreala eskualdatu edo eratzen dela jasotzen duten agiriak aztertu eta kalifikatu.
  2. www.bizkaia.net –ekin konektatu aplikazio informatikoan kalkuluak egiteko behar diren datuak eskuratzeko.
  3. Alkatetzak behin-behineko likidazioa onartu eta interesdunari jakinarazi.
Oharrak / Azalpenak

3/2017 Foru Dekretu Arauemailearen, ekainaren 20koa, Xedapen Iragankorra Bakarra:

1) Foru-dekretu arauemaile hau indarrean jarri baino lehenagoko sortzapena duten zergen likidazio irmoak:

a. Ez da zilegi izango zuzenketak, bihurketak edo itzulketak egitea foru- dekretu arauemaile honen artikulu bakarrean jasotakoan oinarrituta.

b. Likidazio horiekin lotuta hasitako zerga-bilketako prozedurek aurrera egingo dute erabat amaitu arte, eta geroratu edo zatikatutako zerga-zorrak beren osoan exijituko dira.

2) Foru-dekretu arauemaile hau indarrean jarri ondoren emandako hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioak, baina data hori baino lehenagoko sortzapena dutenak, aplikatuko zaie foru-dekretu arauemaile honen artikulu bakarrean xedatutakoa, baldin eta data hori baino lehen sortzapen horiengatik ez bada egin irmo bihurtu den likidaziorik.

3) Foru-dekretu arauemaile hau indarrean jartzen den egunean Administrazio-bidean errekurritu baina ebatzi gabe dauden likidazioak, errekurtsoak likidazioaren ardura duen administrazio-organoari helaraziko zaizkio, beharrezkoa bada beste likidazio bat egin dezan, foru-dekretu arauemaile honen artikulu bakarrean xedatutakoa kontuan hartuta.

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA