Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.11
KOTIZAZIORIK GABEKO BALIAEZINTASUN ETA ERRETIRO-PENTSIOA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Bizkaiko Foru Aldundiak babestu daitekeen premia-egoeran dauden eta legez ezarritako baldintzetan bizirauteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei ematen dien laguntza ekonomikoa da, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kotizaziopeko prestazioetara iristeko nahiko denboran kotizatu ez dutenei ere.

Hiru mota daude: Erretiro-pentsioa, Baliaezintasun-pentsioa, Alokairuagatiko osagarria.

Kotizaziorik gabeko erretiro edo baliaezintasun-pentsioak, prestazio ekonomikoaz gainera, doako medikuntza eta farmazia laguntza eta gizarte zerbitzu osagarriak ere bermatzen dizkie premia egoeran dauden pertsona guztiei, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kontribuziopeko pentsiorako eskubidea izateko behar adina kotizatu ez dutenei ere.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen ebazpena beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunaren baldintzak:

  • Leioako udalerrian erroldatuta izatea.

    Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa. Baldintzak:

  • 18 urte baino gehiago edukitzea, baina 65 bete gabe.
  • Espainiako lurraldean legezko egoitza izatea eta bertan benetan bizitzea 5 urtez, hauetatik 2 eskabidearen dataren aurre-aurrekoak izan behar dutelarik.
  • Gutxienez %65eko desgaitasuna edukitzea.
  • Nahikoa errenta edo sarrerarik ez edukitzea.

    Besteren laguntzarako osagarria. Baldintzak

    Baliaezintasunaren zioz kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eta %75eko edo gehiagoko desgaitasuna edo gaixotasun kronikoa duten pertsonek, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonei Laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 27.2 artikuluan ezarritako baremoa aplikatzen zaienean ezarritako mendekotasun graduetako edozein aitortzeko moduko puntuazioa lortzen badute, kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsio horren %50eko osagarrirako eskubidea izango dute, pentsio horretarako azaldu diren baldintza eta mugekin.

    Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa. Baldintzak.

  • 65 urte beteta edukitzea 
  • Espainiako lurraldean edukitzea legezko egoitza eta 16 urte zituenetik gutxienez 10 urtean hala egon izana eta haietako bi, gainera, ondokoak eta eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea 
  • Ez errentarik ez diru-sarrera nahikorik ez edukitzea.

    Etxebizitza alokatzeko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.

    Kotizaziorik gabeko pentsioa dutenek alokairuagatiko osagarrirako eskubidea izango dute ondokoa modu sinesgarrian frogatzen dutenean:

  • Jabetzako etxebizitzarik ez izatea
  • Norberaren ohiko bizilekua den etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra izatea. 
  • Etxebizitza horren jabearen hirugarren gradura arteko ahaidea ez izatea, ezta beraren ezkontidea edo berarekin bizi eta ezkontzaren antzeko maitasun harreman egonkorrak dituen laguna ere.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. (G.7) KOTIZAZIORIK GABEKO PENSIOA. ESKABIDEA ereduaren arabera.
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Bizikidetza unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako pertsona guztien NANren, pasaportearen, egoitza-txartelaren eta abarren fotokopia.
    • Ordezkarian NANren eta ordezkaritza egiaztagiriaren fotokopia eskabidea balizko onuraduna ez den beste pertsona batek egiten duenean.
    • Atzerritarren kasuan, pasaporte eta txartelaren fotokopia, egoitza-baimena edo egoitza-egiaztagarria Espainiar Estatuan, bai oraingo egoitzari dagokionez, bai alegatutako aldiei dagokienez. 
    • Familiaren errolda-ziurtagiria. 
    • (E.7) HIRUGARRENENTZAKO INPRIMAKIA
    • Etxebizitza alokairuagatiko osagarrirako, arrendamendu-kontratuaren fotokopia, non ezinbestez jaso behar den etxebizitzaren helbidea, alokatzailea eta maizterraren identifikazioa eta kontratuaren iraupena.

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jo daitekeen beste edozein dokumentu.

GARRANTZITSUA:

Izapidetze honetan beharrezkoak diren udal ziurtagiriak Udalak emango ditu.

Izapide bideak

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36
Prezioa

Udalak izapidetzearen kostua bere gain hartzen du.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusten den epea: hilabete 1Gehienezko legezko epea: 3 hilabete

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Prozeduraren izapideak egitea.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren erregistroa espedientea bidaltzea haren gaineko ebazpena egiteko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK