Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kirolak
10.1
KIROL ARLOKO OHIKO DIRU-LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK: 2017 EKITALDIKO DEIALDIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Beren jarduerak Leioan burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzen eskaera.

Nork eska dezake?

Irabazi asmorik gabe, jarduera edo programa mota hauek burutu nahi dituen edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok edo pribatuk.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1b) ESKAERA-ORRI OROKORRA

Eskaera lehen aldiz aurkezten bada:

  • Elkarte eskatzailearen Estatutuen kopia eta zuzendaritzaren osaera.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroko inskripzio ziurtagiria.
  • Eskatzailearen Ogasunarekiko obligazio fiskalak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria. Obligazio fiskalak Leioako Udalarekin bakarrik dituzten elkarteen kasuan, hori beren-beregi adierazten duen adierazpena erantsiko dute eskaeran, eta Udalak berak, ofizioz, jarriko du aipatu ziurtagiria.


Diru-laguntza eskatzeko:

  • Programa
  • Helburuak
  • Sarrera eta gastuen aurrekontua
  • Elkarte edo erakundearen datu eguneratuak
  • Beharrizan teknikoak


Diru-laguntza zuritzeko:

  • Betetako helburuak
  • Burututako jarduera plana.
  • Sarrera eta gastuen balantzea
  • Fakturen zerrenda zenbakitua
  • Publizitate argitalpenak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Sakoneta UKI
Aurrez-aurre
Sakoneta UKI
Informazio gehiago

uki.idmleioa@leioa.net

uki.idmkirolkoord@leioa.net

sac01@leioa.net (SAC Ayuntamiento)

sac02@leioa.net  (SAC Gaztelubide)

Sakoneta Kiroldegia: 94.400.80.59

SAC Ayuntamiento: 94.400.80.00

SAC Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Erantzuteko epe estimatua: hilabete eskaera edo zuribidea egiten denetik.

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu
  2. Kirol zerbitzuak dokumentazioa bideratu eta berrikusi.
Ondorengo izapideak

Diru-laguntza eskatu:

  • Deialdiaren oinarri arautzaileetako irizpideen arabera, eskaerak balioetsi.
  • Emakida proposamen Informatua.
  • Eman beharreko zenbatekoak onartzen dituen Alkatetza Dekretua.
  • Elkarte edo pertsona interesdunei emakida idatziz jakinarazi.

Diru-laguntza justifikatu:

  • Deialdiaren oinarri arautzaileetan Kultura Sailak ezarritako edukien arabera, zuribideak berrikusi. 
  • Onartze proposamen Informatua.
  • Ogasun sailera bidali ikuskatzeko eta, ostean, Dekretu bidez adostu.
Oharrak / Azalpenak

GARRANTZITSUA: Udalak jarriko ditu izapide honetarako behar diren udal ziurtagiriak.

Izapidetzen duen unitatea

KIROLAK