Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.12
HIRI LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZARENGAINEKO ZERGA (UDAL GAINBALIOA): kontsultarako aurrerapena
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Kontsultaren helburua da zerga hau ordaindu behar izatetik sortzen den zerga-kuota ezagutzea edo hitzarmen pribatu baten araberako zerga-kuota onartzea.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (E.5) LIKIDAZIO AURRERAPENA: ESKAERA behar bezala beteta
  • Erroldatuta ez daudenek: NANa
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

ogasuna@leioa.net (Ogasuna eta Ondarea)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Ogasuna eta Ondarea): 94.400.80.24

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Dokumentazioa Ogasun Sailera bidali
Ondorengo izapideak
  1. Eskatzaileari jakinarazi
Oharrak / Azalpenak

3/2017 Foru Dekretu Arauemailearen, ekainaren 20koa, Xedapen Iragankorra Bakarra:

1) Foru-dekretu arauemaile hau indarrean jarri baino lehenagoko sortzapena duten zergen likidazio irmoak:

a. Ez da zilegi izango zuzenketak, bihurketak edo itzulketak egitea foru- dekretu arauemaile honen artikulu bakarrean jasotakoan oinarrituta.

b. Likidazio horiekin lotuta hasitako zerga-bilketako prozedurek aurrera egingo dute erabat amaitu arte, eta geroratu edo zatikatutako zerga-zorrak beren osoan exijituko dira.

2) Foru-dekretu arauemaile hau indarrean jarri ondoren emandako hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioak, baina data hori baino lehenagoko sortzapena dutenak, aplikatuko zaie foru-dekretu arauemaile honen artikulu bakarrean xedatutakoa, baldin eta data hori baino lehen sortzapen horiengatik ez bada egin irmo bihurtu den likidaziorik.

3) Foru-dekretu arauemaile hau indarrean jartzen den egunean Administrazio-bidean errekurritu baina ebatzi gabe dauden likidazioak, errekurtsoak likidazioaren ardura duen administrazio-organoari helaraziko zaizkio, beharrezkoa bada beste likidazio bat egin dezan, foru-dekretu arauemaile honen artikulu bakarrean xedatutakoa kontuan hartuta.

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA