Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Euskara
11.5
EUSKARA HEDABIDE IDATZIETAN SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Deialdi honen xedea da Leioako albisteak euskaraz jasotzen dituzten idatziko hedabideentzako diru-laguntzak arautzea.

Diruz lagunduko den egitasmoak, nahi eta ez, baldintza hauek bete beharko ditu:

 Euskara hutsez argitaratzea.

 Tokiko informazioa jorratzea (Leioako albisteak bakarrik edo eskualdekoekin batera).

Ez dira diru-laguntza gai izango: argitalpen espezializatuak, eskoletako aldizkariak, alderdiek edo sindikatuek egindakoak, denbora-pasak, kultur ikuskizunen agendak…eta ezta ere informazio orokorrekoak edota gai anitzekoak izanda ere Leioako edo Leioa-Uribe Kosta- Erandio- Getxoko esparrura mugatzen ez diren argitalpenak.

Era berean ez dira diru-laguntza gai izango, gutxienez, hilean behingo maiztasuna ez duten aldizkariak eta hamabostean behin eguneratzen ez diren agerkari elektronikoak.

Nork eska dezake?

Aurreko atalean azaldutako jarduerak sustatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira onuradunak

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskabidea aurkeztu duenaren NANaren fotokopia.

2. Erakundearen IFKren fotokopia, erakunde juridikoa bada.

3. Urtean egin beharreko jardueren proiektu xehatua. Proiektu horrek, gutxienez, jarduera horietako bakoitzaren azalpena bildu beharko du, baita zein bizilagun dituen xede, zein helburu lortu nahi den eta kalkulatu den aurrekontua ere.

4. Eskabidearen aurreko urtean erakunde eskatzaileak gauzatutako jarduerei buruzko memoria. Memoria hori aurreko urtean jasotako urteroko diru-laguntzaren justifikazioan jada aurkeztuta badago, halaxe azaldu beharko da eskabidean.

5. Zerga-betebeharren ordainketa egunean duela egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Ogasunak egindakoa. Zergak Leioako Udalari soilik ordaindu behar dizkioten elkarteek eskabidean erantsiko dute horixe azaltzen duen berariazko aitorpena. Udalak berak ofizioz emango du aipatutako egiaztagiria.

6. Eskatzaileak, indarrean dagoen legediaren arabera Gizarte Segurantzarekin behartze-harremana badu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko du Gizarte Segurantzarekiko obligazio guztiak egunean dituela.

7. Honekin batera, beste edozein organismo publiko nahiz pribatutan jarduera berbererako diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu bada, autonomiaduna den Euskararen Erakundean aurkezten den eskabideari erantsi beharko zaio hori azaltzen duen adierazpena. Bertan adierazi beharko da zein erakundetan aurkeztu den finantzatzeko eskabidea, zenbat diru eskatu den, edo kasuan kasu, zenbat jaso den.

Artikulu honetan zerrendatutako dokumentu eta datuez gain, autonomiaduna den Euskararen Erakundeak, kasu zehatz bakoitzari erreparatuz, dokumentu osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari, aurkeztutako proiektua osorik baloratzeko egokitzat jotzen badu.

Izapide bideak
Euskara zerbitzua
Aurrez-aurre
Euskara zerbitzua
Informazio gehiago

euskarazerbitzua@leioa.net

Euskara Zerbitzua: 94.607.25.76

Prezioa

Euskara Zerbitzuak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehien jota, sei hilabetekoa da, deialdia argitaratzen denean zenbatzen hasita

Izapidetzen duen unitatea

EUSKARA ZERBITZUA