Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.2
KULTUR LEIOAKO LAGUNA: inskripzioa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Kultur Leioako lagun egiteko –edo baja emateko, egoki bada- eskabidea. Kultur Leioan bazkidetzea kultura eskaintzan deskontuak eta abantailak eduki ahal izateko.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. (H.1) TXARTEL ESKAERA (orokorra, umeena, gazteena, nagusiena)
  2. (H.2) ELKARTE LAGUNAREN ESKAERA
  3. (H.3) BAJA ESKAERA

Dokumentazio pertsonala:

  • Erroldatuta ez daudenen NANa
  • Lanbideren ziurtagiria edo Diru-sarrerak bermatzeko Errenta jasotzen ari dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
Izapide bideak
Kultur Leioa
Aurrez-aurre
Kultur Leioa
Telefonoa
Telefonoa
Telematikoki
Telematikoki
http://www.leioa.net
Telematikoki
Telematikoki
http://www.kulturleioa.com

Kutxabanken salmentarako kanaletan (orotarako kutxazainak, webgunea)

Prezioa
Ikus indarrean dauden ordenantza fiskalak "araudia" atalan agertzen del esteka jarraituz.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 5 egun

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailea erregistratu eta txartela egin 
  2. Ekomomia Sailera (Diruzaintza) bidali interesdunaren kuotaren alta edo bajarako, kasuaren arabera.
  3. Interesdunari jakinarazpena bidali txartela hartzeko eta jaso-agiria sinatzeko, alta izapidetzen den kasuetan.
Oharrak / Azalpenak

Baldintza orokorrak (ikus indarrean dauden ordenantzak)

  • Txartela izenduna, pertsonala eta besterenezina da.
  • Urte natural bateko iraupena dauka (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra)
  • Sarrerak Kutxabanken multizerbitzu kutxazainetan, www.kutxabank.es eta www.kulturleioa.com web guneetan edo txartel- lehiatilan eros daitezke, Kultu Leioako harreran (0 solairuan). Informazioa 94 607 25 70 eta infokultur@leioa.net).
  • Txartela aretora sartzean erakutsi behar da.
  • Deskontuak ezin dira beste eskaintza batzuekin batera erabili.
  • Elkarte Lagunen kasuan, deskontuak aplikatu ahal izateko, lehenago, Kultura Sailarekin harremanetan jarri behar da (94 607 25 78)

Txartel desberdinen abantailak:

  • Kultur Leioako lagun txartel arrunta eta nagusi txartela:
    • Kultur Leioak gomendatutako arte eszenikoetako ikuskizun gomendatuetarako 2 gonbidapen urtean.
    • Zinemarako doako 4 sarrera urtean.
    • Arte eszeniko (antzerkia, dantza) eta musikako ikuskizunetarako sarreretan, %25eko deskontua (sarrera bat txartel bakoitzeko). 
    • Programazio aurrerapenak eta Kultura Agenda etxean jasotzea.
  • Ume txartela:
    • Haur zinemarako doako 2 sarrera urtean.
    • Haurrentzako ikuskizunetarako sarreretan, %25eko deskontua (sarrera bat txartel bakoitzeko).
    • Programazio aurrerapenak eta Kultura Agenda etxean jasotzea.
  • Gazte txartela:
    • Zinemarako doako 4 sarrera urtean.
    • Arte eszeniko (antzerkia, dantza) eta musikako ikuskizunetarako sarreretan, %25eko deskontua (sarrera bat txartel bakoitzeko). 
    • “Gazte” logoa duten ikuskizunetan %50eko deskontua.
    • Programazio aurrerapenak eta Kultura Agenda etxean jasotzea.
    • Aterpe Leioa Gazteguneko jardueretarako deskontua.
  • Elkarte laguna:
    • Deskontuak arte eszeniko (antzerkia, dantza) eta musikako ikuskizunetarako sarrerak taldeentzako erostean (%25eko deskontua 10 pertsona baino gehiagorentzat; %35eko deskontua 10 pertsona baino gehiagorentzat; %50eko deskontua 50 pertsona baino gehiagorentzat). 
    • Programazio aurrerapenak eta Kultura Agenda bidaltzea.
Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA