Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.4
EIT EDO AKATSAK KONPONDU IZANAREN ZIURTAGIRIA AURKEZTEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

EIT (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) goi mailako teknikari batek, ikuskapen bisuala egin ondoren, eginiko txosten eta irizpena da, eta eraikinen kontserbazio egoera adierazten du, segurtasun, osasun eta apaingarri publikoko egoera onean mantentzeko helburuz. Une oro, bizigarritasun edo erabilera efektiborako baldintzei eutsiz, eraikinok kontserbatu edo berritzeko behar diren lanak bermatzen ditu, eta haien oinarrizko irisgarritasun baldintza eta energia

eraginkortasuneko egoerari buruzko informazioa ematen da, baita horiek hobetzeko aukerei buruzkoa ere.

Akatsak Konpondu Izanaren Ziurtagiria teknikari eskudunak eginiko agiria da, eta EITk adierazitako akatsak konpondu direla justifikatzen du.

Nork eska dezake?

Jatorrizko obra lizentziaren titularrak edo haren legezko ordezkariak ((A.2a/A.2b)KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (F.10) TXOSTENA AURKEZTEKO INPRIMAKIA, EIT EREDUA
  • Arkitekto edo arkitekto teknikoak eginiko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoko txostena, teknikari horren zinpeko adierazpena barne. Txostena paperean eta CDan (xml eta pdf
  •  fitxategiak) entregatuko da.

  • Arkitekto edo arkitekto teknikoak eginiko Akatsak Konpondu izanaren Ziurtagiria. Paperean eta CDan (xml eta pdf fitxategiak) entregatuko da.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

www.euskoregite.com

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Tramite honek, Hirigintza Zerbitzuak Emateagatiko Tasa Arautzen duen Ordenantza Fiskalaren arabera tasa bat sortuko du.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: zailtasun mailaren arabera, hilabete eta 3 hilabeteren artean.

Ondorengo izapideak
  1. Aurkeztutako dokumentazioa jaso eta egiaztatu behar den guztia aurkeztu egin dela (kopia bat paperean eta beste bat CDan dagoen artxiboa Eusko Jaularitzak martxan ipini duen
  2.  plataformak eskatzen duen formatuan egon behar da, hemen sartzeko: www.euskoregite.com)

  3. EITa erregistratu eta eskaerares kopia entregatu, erregistroko modu arruntean.
  4. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak
Behin espedientea Hirigintza Arloan jasota, espedientea zabaldu egingo da, zenbakia emango zaio eta dagokion teknikariari bideratuko zaio berak beran iritzia emateko.

Egindako txosten teknikoa ikusita, honako bi kasuak izan dezakegu:

a) Txosten teknikoak EITa amaitu gabe dagoela esanez gero, PROBIDENTZIA bat egingo da, zuzenketak behar direla eskatuz.

b)Txosten teknikoak EITa osoa dagoela esanez gero, Eusko Jaularitzak zabaldutako plataforman (www.euskoregite.eus) erregistratu egingo da eta DEKRETU bat prestatuko da interesdunari hau jakinarazteko eta, beharrezkoa izanez gero, bere eraikinean ikusitako akatsak konpontzeko zenbateko epea duen adierazteko

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA