Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kirolak
10.6
UDA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako Udalak, uztailean, urtero, kirol jarduera ludikoak antolatzen ditu bi hamabostaldietan, 6 eta 13 urte bitarteko udalerriko umeentzat.Jardueretarako, umeak adinaren eta hizkuntzaren (euskara eta gaztelania) arabera antolatutako taldeetan banatzen dira.

Nork eska dezake?

Leioan erroldatuta dauden eta 6-13 urte dituzten umeek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (I.4) UDA: AURREINSKRIPZIO ORRIA
Izapide bideak
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Sakoneta UKI
Aurrez-aurre
Sakoneta UKI
Informazio gehiago

www.leioakiroldegia.net

uki.idmleioa@leioa.net

Sakoneta Kiroldegia: 94.400.80.59

Torresolo Kirolgunea: 94.600.44.75

Prezioa

2018eko tarifak:

  • Leioako UKIko bazkideak . . . . . 41,10€
  • Bazkide ez direnak: . . . . . 66,75€
Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Informazioa: maiatzean zehar:
    • UDA kanpainaren hasieraz informatzen duen udal bandoa (Udal Bandoa)
    • Leioan erroldatuta dauden eta 6-13 urte dituzten umeei informazioa bidaltzen zaie postaz (informazioa).
    • Jakinarazpena udal webgunean
  2. Aurreinskripzioa: maiatzean zehar.
    • Aurreinskripzioak Sakoneta Kiroldegiko atezaintzan hartzen dira ((I.5)UDA: AURREINSKRIPZIO ORRIA).
    • Aurreinskribatuta daudenen zerrenda Sakoneta Kiroldegiko iragarki taulan jartzen da, hamabostaldiak edo hizkuntza taldeak esleitzean egon litezkeen akatsak zuzentzeko.
  3. Plazen zozketa: ekaineko lehen hamabostaldian (kanpainari buruzko informazioan zehaztutako datetan).
    • Kanpainak dituen hamabostaldi bakoitzaren 400 plazak esleitzeko zozketa publikoa.
    • Zozketaren emaitzak Sakoneta Kiroldegiko iragarki taulan eta udal webgunean jartzen dira.
  4. Plazak esleitu: ekaineko lehen hamabostaldian
    • Zozketan plaza lortu duten umeei e-maila bidaltzen zaie. E-mail horren bidez, jakinarazten zaie erantzun behar dutela plaza onartzeko eta kontu korronte baten IBAN zenbakia adierazi behar dutela jarduerari dagokion kostua kobratu ahal izateko. E-mailari erantzuteko 5 eguneko epea dago, bidaltzen den egunetik.
    • Jarduera egitaraua eta identifikazioko kamiseta hartzen dira (lehen hamabostaldiko egitaraua)
  5. Ordainagiriak bidali:

    Bi txandatan bidaltzen dira

    • Uztaileko lehen astean: lehen hamabostaldian parte hartzen dutenen ordainagiriak.
    • Uztaileko hirugarren astean: bigarren hamabostaldian parte hartzen dutenen ordainagiriak.
Oharrak / Azalpenak

Agiri lagungarriak:

  • (AN-10.6/1) UDA: AHOLKUAK: partaide guztiei banatzen zaien informazio agiria.
  • (I.5) UDA: OSASUN GALDEKETA: documento que los participantes deben rellenar y entregar a los responsables de la campaña.
Izapidetzen duen unitatea

KIROL SAILA