Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.31
LARRIALDI-EGOERETARAKO ETXEA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
Larrialdi-egoeretarako Etxea epe laburrerako ostatua behar duten pertsona edota bizikidetza-unitateei bideratuta dago, gizarte arloan larrialdi edo premiak eragindako ostatu gabeziari aurre egin ahal izan diezaioten.
Nork eska dezake?
1.- Larrialdi-egoeretarako Etxea eskatzen duten pertsona edo bizikidetza-unitateek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Adinez nagusia izatea eta egunerokotasunean autonomia osoa izatea.

  • Egoitza efektiboa eta errolda Leioan bertan izatea, gutxienez eskaera aurkeztu baino 4 hilabete lehenagotik. Salbuespena izango dira kargupean adingabeak dituzten pertsonak, menpekotasun egoera aitortuta dutenak edota % 65 edo gehiagoko menpekotasun maila dutenak; horrelako kasuetan ez da inolako antzinatasunik eskatuko. 

  • Eskaera eragin duen gertakaria jazo den unean, 12.000 €tik gorako ondasun higigarri edo higiezinik ez edukitzea, 15.000 €koa pentsiodunen kasuan. Zenbateko horretatik kanpo geratzen da, hala dagokionean, ohiko etxebizitzaren, garaje partzela eta trastelekuaren balioa (etxebizitza barne hartzen duen higiezinean bertan zein bizitokitik hurbileko beste higiezin batean egon litezke).

  • Pertsona edo familia-unitate eskatzailearen hileko diru-sarrera garbiak, oro har, egokitu lekiekeen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) hileko zenbatekoaren % 175 baino handiagoak ez izatera. Diru-sarrera horien zenbaketa egiteko, maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duenaren, 3. atalean xedatutakoa aplikatuko da.

  • Pentsio publikoak jasotzen dituzten pertsona edo familia-unitate eskatzailearen hileko diru-sarrera garbiak, oro har, Pentsioen Osagarrien modalitatean egokitu lekiekeen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) hileko zenbatekoaren % 175 baino handiagoak ez izatea.

  • Artikulu honen 2f puntuan adierazitako kausen ondorioz etxebizitza egokirik ez izatea (hala bat-batean sortutako arrazoiengatik nola kausa sozial/familiarrengatik).

  • Familia-unitatearen beharrizanetara egokitzen ez den bestelako etxebizitza-aukerarik ez edukitzea.

  • Iraungi gabeko zerga eta udal-tasen ordainketa egunean izatea, eta gizarte larrialdi edota premiarako laguntza gisa jasotako diru-laguntzak justifikatuta edota itzulita izatea. Salbuespena izango da dagokion udal arloak ordaintzeke zeuden zorren gainean likidazio-plana esleitu duela egiaztatzen bada, baldin eta onartutako epeetatik gutxienez 3 ordainduta badaude. Salbuespena izango dira euren kargura adingabeak dituzten familia-unitateak, menpekotasun egoera edota % 65 edo gehiagoko urritasun-maila aitortua duten pertsonak. Horiek guztiak a) eta b) ataletan eskatzen diren lehendabiziko hiru epeen ordainketa justifikatzetik salbuetsita egongo dira, baldin eta estali beharreko beharrizan gisa zorpetutako zerga eta tasek kolektibo horiei eragiten badiete.

Onartutako ordainketa-planaren ondorioz ezarritako araua ez betetzeak etxebizitzan baja eragingo du; baldin eta aurretiaz Gizarte Zerbitzuen Saileko Agintaritza Teknikoak egoera arrazoitzen duen txostenik jaulki ez badu. Balizko txosten horretan, kontuan izan beharko dira kaltetutako pertsonen babesgabetasuna eta Larrialdi-egoeretarako Etxean jarraitzeko beharra, betiere Araudi honetan jasota dauden gainerako baldintzak betetzen badira.

2.- Araudi honen arabera, eskatzaileak etxebizitza behar larria duela ulertuko da jarraian adierazita dauden egoeretako batean baldin badago: 

  • Etxola, kaseta, bizitoki informal edo behin-behineko eraikinetan bizi izatea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik edo luzaroago.

  • Bizigarritasun baldintza okerrak edo higiene-osasun arloko gabezia larriak dituen etxebizitza batean bizi izatea. 

  • Hondamendi natural (uholde edo antzeko) baten ondorioz ohiko etxebizitza galdu izana.

  • Ezbehar (sute, leherketa edo antzeko) baten ondorioz ohiko etxebizitza galdu izana.

  • Ostatua behar duen pertsona edo familia-unitatearen ohiko etxebizitza berehala eraitsi edo hustea dakarren aurri-adierazpena indarrean egotea. 

  • Eskatzaileen segurtasun fisiko edo emozionala arriskuan jar dezakeen familiarteko gatazka larria egotea, epe laburrera bestelako ezein baliabiderekin ebatz ezin daitekeena.

3.- Edozelan ere, arrazoi horietako edozein gertatzearekin batera baliabide ekonomiko falta egiaztatu beharko da, etxebizitza beharra berehala asetzeko aukerarik ez dutela, alegia. Azken horrek eskatzaileari egotzi ezin dakizkiokeen kausek eragindakoa izan behar du, baita eskaria aurkeztu den data baino lehenagokoa ere. Era berean, etxebizitza beharra argudiatzeko adierazitako kausak berariaz egiaztatu eta justifikatu behar dira, eta administrazioak edozein momentutan frogatu ahal izango du egitatea, beharrezkotzat jotzen dituen udal txosten teknikoen bitartez.  

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (G.--) LARRIALDI-EGOERETARAKO ETXEA: ESKAERA
  • Kasu bakoitzerako udal - gizarte zerbitzuek adierazitakoa
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Informazio gehiago
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1) 
Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36 
Prezioa
Ordenantza egokian garatutako koordainketarekin.