Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.5
BANAKO ERROLDA TXARTELA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Herritarraren bizileku eta helbideaz informatzen duen agiria da, biztanleen udal erroldan, une horretan, jasota dauden datuekin.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA
  • Interesduna badator, NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimena aurkeztu beharko du, egoki denaren arabera.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
  • Telefonoz/emailez eskatuz gero, aurkeztu eta egiaztatu beharreko datuak hauek dira: NANa, helbidea, izena eta bi abizen (txartela erroldan agertzen den helbidera bakarrik bidaliko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskatzeko moduaren arabera:

  • Aurrez aurre: unean bertan
  • Telematikoa: unean bertan.
  • Emailez: posta arruntez bidaltzen da: 2 egun natural, gutxi gora behera.
Ondorengo izapideak
  1. Interesdunaren edo txartela behar duen pertsonaren identitatea egiaztatu.
  2. Txartela eskatzeko izapidea egin sistema informatikoaren bidez.
  3. Banako errolda-txartela eman interesdunari. Telefonoz eskatu bada, postaz bidali Udalak ezarritako prozeduraren arabera.
Oharrak / Azalpenak

Agiriak informaziorako balio du bakarrik.Eskola matrikulazioko epean, 2 eta 3 urteko umeen matrikulazio kanpainan kanpaina hasi baino hilabete lehenago bidaliko die Udalak txartela interesdunei.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA