Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Ekitaldiak, ikuskizun publikoak edo jolas jarduerak
13.4
JENDAURREKO IKUSKIZUN EDO JOLAS JARDUERA OSAGARRIAK BIDE PUBLIKOAN EGITEKO BAIMENA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jendaurreko ikuskizun edo jolas jarduerak, aldian behin, bide publikoan egiteko baimena lortzeko, ekitaldia burutzeko edo publikoa sartzeko egitura finko edo behin behinekoak behar badira.

Nork eska dezake?

Jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren antolatzaileak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (K.1) JJIIJJ ESKAERA
  • (K.3) JJIIJJren I. ERANSKINA: baldintza orokorrak
  • (K.4) JJIIJJren II. ERANSKINA: aseguruaren ziurtagiria
  • (K.5) JJIIJJren III. ERANSKINA: behin behineko instalazioen baldintzak 
  • (K.6) JJIIJJren IV. ERANSKINA: higiene eta osasun baldintzak
  • (K.7) JJIIJJren V. ERANSKINA: kirol probak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

idazkaritza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubideko Udal Bulegoa: 94.464.67.22

Prezioa

Indarreko Ordenantza Fiskalek  ezartzen dutenaren arabera (lokalaren erabilera, bide publikoa okupatzea…).

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaera aurkezteko gutxieneko epea: hilabete.

Ebazteko gehienezko epea: hilabete

Erantzunik ez badago, eskaera ukatutzat joko da.

Ondorengo izapideak

  1. Eskaera osoaren sarrera erregistroa, eta eskaera eta dokumentazio osagarria eskaneatzea.
  2. Tramitea egiten duen sailari bidaltzea, instalazio, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren
  3. arabera.

  4. Bulego teknikoaren txostena, bide publikoaren okupazioari buruzkoa, Udaltzaingoarekin
  5.  oniritziarekin. 

  6. Aurkeztutako mugikortasun azterketaren gaineko txostena, Udaltzaingoak egina (Udaltzaingoak berak egin ez badu).
  7. Eusko Jaurlaritzari bidali beharrezkoa den txostena eskuratzeko, ikuskizuna edo jarduera 700 pertsonatik gorako edukiera duten sarbide mugatuko barrutietan egiten denean.
  8. Jendaurreko ikuskizuna/jolas jarduera egiteari buruzko ebazpen proposamena, sailak egina.
  9. Jendaurreko ikuskizuna/jolas jarduera egiteari buruzko ebazpena (Dekretua), proposamena oinarri hartuta. Ebazpenaren berri ematea tramitea egiten duen salari, bulego teknikoari eta Udaltzaingoari.
  10. Zergak likidatzea, hala badagokio.
Izapidetzen duen unitatea

Udal instalazioa kudeatzeko ardura duen saila, eta kasu zehatz batzuetan, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueran laguntzen duen saila.