Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.23
TRATAMENDU PSIKOPEDAGOGIKOA ORDAINTZEKODIRU-LAGUNTZA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udalerriko adingabeek arazo psikologiko edo emozionalen ondorioz jasotzen duten tratamendu terapeutikoa ordaintzea da helburua, eskolako ikaskuntza egokia oztopatuta dagoenean, eta sare publikoak betetzen ez duen kasuetan.

Nork eska dezake?

Diru- laguntza eskuratzeko ezaugarriak dituzten adingabeak dauden familiak, beti ere kideek honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Eskabidea egiteko unean familia- unitatea Leioan erroldatuta egon behar da, eta halaber, gutxienez diru-laguntza jasoko den denbora osoan baldintza hori mantendu ere.
  • Familia unitateak ez edukitzea Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (30.907,80 euros, 2018. urtean) hiru halako baino gehiagoko etekin garbiak, eta ez dute eduki behar 12.000 euro baino gehiago balio duen ondasun hirigarririk edo higiezinik (ohiko etxebizitza, garaje eta trastaleku baten balioa kanpo).

Familia unitatearen diru-sarrerak zehazteko, kontuan hartuko dira berau osatzen duten persona guztien baliabide ekonomikoak, hau da, norberaren edo besteren konturako lanaren etekinak, pentsioen etekina, ondaretik sortutako etekinak, sariak edo ohiz kanpoko diru- sarrerak.

Familia Unitateko inor ezin izango da lanaldiaren borondatezko murrizketa egoeran egon, ezta eszedentzian ere.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. (G.20) TRATAMENDU PSIKOPEDAGOGIKORAKO DIRU-LAGUNTZA: ESKABIDEA ereduaren arabera.
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Bizikidetza unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako pertsona guztien NAN, pasaporte, egoitza-txartela eta abarren fotokopia.
    • Familia liburuaren fotokopia, edo, hala badagokio adingabeen zaintza edota tutoretzaren dokumentu egiaztagarriak.
    • Egoera zibilaren dokumentazio egiaztagarria.
    • Etxebizitza edukitze erregimenaren dokumentazio egiaztagarria ((G.10) OSTATU-APOPILOTZAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.11) ERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.12) AZPIERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.13) BEHARRIZAN-EGOERA LARRIAGATIK HARRERAN HARTZEA)
    • Diru-sarrerei eta ondasunei buruzko zinpeko aitorpena, eskabidea aurkezten den hilabeteari dagokiona eta dokumentazio egiaztagarria atxikia:
    • Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diru-Zaintzaren ziurtagiria, bizikidetza unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez.
    • Besteren kontura lan egiten duten pertsonen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta hala badagokio, lan-kontratuarena.
    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez, hala badagokio.
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria bizikidetza unitateko 16 urtetik gorakoei dagokienez, pentsioren baten titularrak izan zein ez.
    • Eskatzailearen diru-sarreren egiaztagiria eta, hala badagokio, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako pertsonena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • Banku-kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko banku-ziurtagiriak. ((G.17) BANKUKO SALDOEN INPRIMAKIA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA.
    • Foru Ogasunak emandako Ondasun eta Kontribuzioen Ziurtagiria. 
    • Azken Zerga Aitorpenaren fotokopia.
    • Estatuko Ogasunak ondasunik ez izateari buruz egindako egiaztagiria eta, horiek izanez gero, haien katastro-balioaren egiaztagiria.

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu, hala badagokio. 

GARRANTZITSUA:

    • Izapidetze honetan beharrezkoak diren udal agiriak Udalak emango ditu. 
    • Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko beharrezkoa da behar hau egiaztatzen duen sare publikoaren edota hitzartuaren hezkuntza zerbitzuen txostena. 
    • Halaber, ezinbestekoa da egiaztatzea Bizkaiko Foru Aldundiaren Arreta goiztiarrerako banako laguntzak eskuratzeko eskubiderik ez izatea, ezta beste babes-sistema batzuen antzeko prestazioetarako ere.
Izapide bideak
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.Gehienezko legezko epea: 6 hilabete dagokion deialdia argitaratu den datatik.Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: Ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientearen izapideak egitea
Ondorengo izapideak
  1. Kasu bakoitzaren diagnostikoa eta balorazioa horretarako ezarri den baremoa aplikatuz.
  2. Laguntza emateko edo uko egiteko proposamena ematea.
  3. Diru-laguntzak onartzea edo ukatzea Alkatetzaren dekretu bidez.
  4. Tramitatutako laguntzak zerrendatzea eta kontabilitate sailera bidaltzea onartutako diru-kopuruak ordaintzeko.
  5. Interesdunei dekretua jakinaraztea eta onartutako diru-kopuruak kontuan ordaintzea.
Oharrak / Azalpenak

FAMILIA UNITATEA: Familia unitateak dira etxebizitza edo bizitoki berean bizi den pertsona bakarrak edo bi baino gehiagok osatzen dutena, beraien arteko lotura ezkontza edo harreman iraunkorreko antzeko moduren bat denean, adopzioa, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna, edo familia harrerako harreman iraunkor baten edo tutoretzapeko harreman baten bidezkoa.

Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK