Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Animaliak, armak eta galdutako gauzak. Adingabeei baimena ematea atzerrira bidaiatzeko
4.4
“B” MOTAKO ARMA TXARTELA EGITEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

“B” motako armak eduki eta erabili ahal izateko agiria egitea: karabinak eta arima leun edo marraduneko pistolak, eta tiro bakarrekoak, eta eragintza bakarreko errebolberrak; airsoft eta paintballeko armak.

Nork eska dezake?

Arma erosten duen titularrak, edo adingabeen kasuan, beren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(D.4) ARMA-TXARTELEN ESKAERA

Adin nagusikoak:

  • NANaren fotokopia
  • Armaren faktura, eta bertan, arma-dendak zehatz-mehatz azalduko ditu marka, modeloa, serie zenbakia eta ezaugarriak.
  • Baimena behar duen arma aurkeztu.
Adingabeak (14-18 urte):
  • Adingabearen eta legezko ordezkariaren NANen fotokopiak.
  • Armaren faktura, eta bertan, arma-dendak zehatz-mehatz azalduko ditu marka, modeloa, serie zenbakia eta ezaugarriak.
  • Baimena behar duen arma aurkeztu.
Informazio gehiago

udaltzaingoa@leioa.net

Udaltzaingoa: 94.400.80.21
Prezioa

Onartutako tasa edo prezio publikoen araberako zerbitzua.

Ikus indarrean dauden ordenantza fiskalak "araudian" adierazten den esteka jarraituz.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebete.Legezko epea: 3 hilabete.Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu eta dokumentazioa egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta kopia eman interesdunari.
Ondorengo izapideak

Txartela egin, hala badagokio.

Behin txartela eginda, interesdunari telefonoz deituko zaio Udaltzaingoaren bulegora etortzeko txartela hartzera.
Izapidetzen duen unitatea

UDALTZAINGOA