Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.3
ORDAINKETA NAHIERAN EDO EPEKA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zerga obligazioekin betetze aldera, Leioako Udalak ordainketa nahieran egiteko aukera eskaintzen du.

Nork eska dezake?

Ordainketak egin behar dituzten eta helbideratzea egiten den kontuaren titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo haien legezko ordezkariek, betiere Udalarekin zorrik ez badute betearazpen-bidetik.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (E.3) ORDAINKETA NAHIERAN: ESKAERA behar bezala beteta
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

bilketa@leioa.net (Bilketa)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Bilketa: 94.400.80.32 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Unean bertan

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Udal Diruzaintzara bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Espedientea tramitatu Diru-bilketako sailean.
  2. Betearazpen-bidetik zorrik ez dagoela egiaztatu.
Oharrak / Azalpenak

Zergak epeka ordaindu ahal izango dira, interesik gabe, eta zergapekodunak hautatuko du modalitatea:

  • 10 hileroko epetan –martxotik abendura- , edo bestela, 6, 4, 2 edo ordainketa bakarra egin daitezke.

Nahierako ordainketaren ezaugarriak hauek dira:

  1. Udalean, betearazpen-bidetik, zorrik ez dutenek bakarrik egin ahal izango dute.
  2. Ezarritako epeetan kobratuko dira zergak, banku helbideratze bidez.
  3. Hitzartutako eperen bat ordaintzen ez bada, nahierako ordainketa bertan behera utziko da eta zorra ordaindu beharko da, zerga bakoitzeko ordainketa boluntariorako epearen barruan, edo nahitaezko bidetik (gainkarguarekin, interesak) behin epe hori iraungita.
  4. Nahierako ordainketaren ondorioz, zergapekoari ordaindu beharreko zenbatekorik balego, Udalak diru-itzulketa egingo du albait arinen.

Gaur egun, honako kontzeptu hauek ordaindu daitezke “ordainketa nahieran”:

  • Ondasun higiezinen gainezko zerga
  • Trakzio mekanikokoibilgailuen gaineko zerga
  • Ibilgailuak espaloietatik sartzegatiko tasa
  • Terrazak instalatzeko baimena
  • Kioskoak
  • Modalitate hori barne hartzen duten guztiak
  • Udal kirol instalazioetarako abonua
  • Bestelakoak 

Informazio gehigarria

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA