Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Enplegua eta prestakuntza
8.5
EKONOMIA SUSTAPENAREN ARLOKO DIRU- LAGUNTZAK: LEIOA BERRIZTEN
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Oinarri hauen xedea 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako inbertsioak itzuli behar ez diren laguntzekin diruz laguntzeko emakida arautzea da, inbertsioak Leioako udal mugartean kokatutako saltokiak modernizatu eta berritzeko egin badira eta bigarren epigrafean jasotako betekizunak betetzen badituzte.

Nork eska dezake?

Leioako udal mugartean kokatuta eta bost langiletik beherako lantaldea daukaten enpresak, saltokiak eta profesionalak, edozein forma juridiko dutela ere, jarduera ekonomiko berbera baldin badaukate deialdi hau BAO-n argitaratzen den data baino gutxienez urtebete lehenagotik eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafea bat baldin badator I. eranskinean jasotako epigraferen batekin edo txikizkako merkataritza salmentaren bolumena fakturazio osoaren %35 baino gutxiago bada.

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia. Eskatzailea pertsona juridikoa bada: IFKren fotokopia (Identifikazio Fiskaleko Kodea), enpresa eratu izanaren eskrituren fotokopia, ondorengo aldaketa eta inskripzioekin, kasuan kasuko erregistroetan egindakoak, ordezkapen boterea duen NANaren fotokopia.

Berezko nortasun juridikorik ez daukaten sozietate zibilei dagokienez, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua ere aurkeztu beharko da.

b) Foru Ogasunak emandako Jarduera Ekonomikoen Zergan egindako alten eta bajen gaineko egiaztagiria.Enpresa eskatzaileren baten epigrafea ez bada jaso I. eranskinean, orduan ziurtagiri horrekin batera emaitzen urteko kontua eta balantzea ere aurkeztu beharko dira, eta agiri horietan agertuko da txikizkako salmenten sarreren bolumena.

c) Foru Ogasunak emandako ziurtagiri eguneratua, enpresa zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

d) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratua, enpresak betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

e) Soldatapeko langileak izanez gero: Azken hileko TC2 agiria.

f) Hirugarrenen altari buruzko agiria, erakunde eskatzaileak eta dagokion banku-erakundeak sinatuta

g) Inbertsioak egiaztatzen dituzten fakturen edo aurrekontuen kopia. Agiri horiek behar bezala zehaztu beharko dira eta kontzeptuak argi definitu beharko dituzte, erraz identifikatzeko modukoak izateko. Kontzeptu kodifikatuen kasuan, horiei buruzko informazio gehigarria eskainiko da.

h) Hornitzaileei egindako ordainketen ziurtagiriak. Ordaindu izana banku zor edo banku transferentziaren bitartez ziurtatuko da. Interneten bitartez lortutako ordainagiriak banku entitateak egiaztatu beharko ditu.

i) Helburu bererako beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik lortutako baliabideak, diru sarrerak, laguntzak edo diru-laguntzak lortzeari buruzko ardurapeko adierazpena.

Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Behargintza
Aurrez-aurre
Behargintza
Informazio gehiago

www.behargintzaleioa.net

behargintza@leioa.net

sac01@leioa.net (Udaleko HAZ)

sac02@leioa.net (Gaztelubideko HAZ)

Behargintza Leioa: 94.400.41.95

Udaleko HAZ: 94.400.80.00

Gaztelubideko HAZ: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Erantzuteko epe estimatua: bi hilabete eskaera egiten denetik.

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak

1.Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu

2.Behargintza zerbitzuak dokumentazioa bideratu eta berrikusi.

Ondorengo izapideak

Diru-laguntza eskatu:

Deialdiaren oinarri arautzaileetako irizpideen arabera, eskaerak balioetsi.

Emakida proposamen informatua.

Eman beharreko zenbatekoak onartzen dituen Alkatetza Dekretua.

Elkarte edo pertsona interesdunei emakida idatziz jakinarazi.

Diru-laguntza justifikatu:

Deialdiaren oinarri arautzaileetan Behargintza Sailak ezarritako edukien arabera, zuribideak berrikusi. 

Onartze proposamen informatua.

Ogasun sailera bidali ikuskatzeko.

Oharrak / Azalpenak

GARRANTZITSUA: Udalak jarriko ditu izapide honetarako behar diren udal ziurtagiriak.

Izapidetzen duen unitatea

BEHARGINTZA