Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.3
BIZTANLEEN UDAL ERROLDA: datuak aldatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Erroldaren aldaketa datu, helbide, e.a. berriak jasotzeko, betiere Leioako udalerriaren barruan, erroldatuta dagoen pertsona baten kasuan, eta bajarik ez badakar Leioako erroldan.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. (B.4) ERROLDA: DATU ALDAKETAHelbidea aldatzen bada, datu guztiak bete behar dira eta adin nagusiko guztiek sinatu.

2.(A.2a/A.2b)KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).

3. Dokumentazio pertsonala

  • Erroldatzen diren guztien NAN originala (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera, nahiz eta NAN barik erroldatzea posible den 16 urte bete arte)
  • Adingabeak: familia-liburua egiaztatzeko bizikidetza unitatea direla, baita bere ardurapean dauden seme-alabak ere.
    • Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi bada, adingabearen zaintzaren gaineko ardura duela dioen zinpeko adierazpena ((B.2) ERROLDA: ADINGABEEI BURUZKO ADIERAZPENA).
  • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak: indarrean dagoen bizileku-txartela (AIZ), baldin badaukate, edo bestela, jatorriko herrialdeko indarreko dokumentazioa (pasaportea).
  • Europar Batasuneko atzerritarrak: indarrean dagoen bizileku-txartela (AIZ), edo bestela, jatorriko herrialdeko indarreko NANa.

4.1. ETXEBIZITZA HUTSA(ez dago inor erroldatuta). Hauetariko agiriren bat:

  • Jabetzaren titulua: eskritura edo salerosketaren kontratu pribatua, testamentua, donazioa (eskatzaileak Udalari baimena eman ahal dio, eskaeran bertan, datuok katastroan kontsultatzeko).
  • Alokairu kontratua.
  • Jabearen baimena.
  • Azken 3 hilabeteetako edozein hornikuntzari (ura, argia…) dagokion ordainagiria.
  • Banaketa edo dibortzio epaitza, edo pisua erabiltzeko baimena ematen dion neurri-onarpena, epaitza behin betikoa dela dioen eginbidearekin.

4.2. OKUPATUTAKO ETXEBIZITZA (erroldatutakorik badago). Helbide horretan erroldatuta dagoen adin nagusiko baten eta jabearen baimenak behar dira

  • Agiria ((B.3) ERROLDA: ETXEBIZITZA BAIMENA). Baimena ematen duenaren NANa
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak hartu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu.
  3. Artxibatu
Oharrak / Azalpenak

GARRANTZUTSUA:

  • Eskatzaileak horrela baimenduko balu, helbide aldaketa gainerako udal erroldetan (OHZ, ibilgailuen zerga…) aplikatzeko izapideak egingo lirateke
  • Honako hauei buruzko eskaera guztiak egiaztatuko dira:
    • Adingabeak aitarena edo amarena ez den helbidera aldatzeko eskaerak, gurasoen baimena jasota egon arren.
    • Jabearekin familia harremanik ez duen pertsona batek helbidea aldatzea etxebizitza huts batera, jabearen baimen soilarekin.
    • Baimena ematen duen pertsonarekin familia harremanik ez duten pertsonen helbide aldaketa etxebizitza okupatu batera
Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA