Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Ekitaldiak, ikuskizun publikoak edo jolas jarduerak
13.3
UDAL TITULARTASUNEKO ESTABLEZIMENDU ITXIAK ERABILTZEKO BAIMENA JENDAURREKO IKUSKIZUN EDO JOLAS JARDUERA OSAGARRIAK EGITEKO, HORIEK ESTABLEZIMENDUAREN INSTALAZIO LIZENTZIAN JASOTA BADAUDE, ETA AURRETIAZKO JAKINARAZPENA EGINEZ: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udal titulartasuneko establezimendu itxiak erabiltzeko baimena eskuratzeko jendaurreko ikuskizun edo jolas jarduerak, aldian behin, egiteko, betiere, horiek ez badituzte aldatzen gaikuntza-tituluan jasotako baldintzak, eta bereziki, ez badira edukiera, ordutegia, instalazioak edo lokalaren konfigurazioa aldatzen, edo ez badiote autobabes planari eragiten (plan hori edukitzea beharrezkoa balitz).

Nork eska dezake?

Jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren antolatzaileak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(K.2) JJIIJJ UDAL LOKALA ETA AURRETIAZKO JAKINARAZPENA

Informazio gehiago

idazkaritza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubideko Udal Bulegoa: 94.464.67.22

Prezioa

Indarreko Ordenantza Fiskalek  ezartzen dutenaren arabera (lokalaren erabilera, bide publikoa okupatzea…)

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaera aurkezteko gutxieneko epea: hilabete.

Ebazteko gehienezko epea: hilabete.

Erantzunik ez badago, eskaera ukatutzat joko da.

Ondorengo izapideak

  1. Eskaera osoaren sarrera erregistroa, eta eskaera eta dokumentazio osagarria eskaneatzea.
  2. Tramitea egiten duen sailari bidaltzea, instalazio, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren arabera.
  3. Udal establezimenduaren erabilgarritasunari buruzko txostena, sailak eginikoa.
  4. Lokala erabiltzeko baimenaren eta aurretiazko jakinarazpena aurkeztearen ebazpena, baldintza hauek beteta.
    • gaikuntza-tituluan aurreikusitako gainerako baldintzarik aldatu behar ez izatea jardueragatik, eta, bereziki, edukiera, ordutegiak, instalazioak edo lokalaren konfigurazioa aldatu behar ez badira, edo autobabeserako planari eragiten ez badio, eta antolatzailearen ardurapean soilik.
    • egin nahi den jarduera edo antolatzaileen etorkizuneko jarduerarekin zerikusirik dien oro udal ordenantzak, eta oro har, aplikagarria den araudi guztiak errespetatuz egingo diren konpromisoa. Bereziki azpimarratu nahi da ekitaldiaren deialdi eta publizitateari (kartelak, pintadak…) dagokion araudia errespetatzea. Konpromiso hori betetzen ez bada, baimena indargabetuko da.
  5. Tramitea egiten duen sailaren ebazpenaren berri ematea Bulego Tekniko eta Udaltzaingoari.
  6. Zergak likidatzea, hala badagokio.
Izapidetzen duen unitatea

Udal instalazioa kudeatzeko ardura duen saila, eta kasu zehatz batzuetan, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueran laguntzen duen saila.