Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hezkuntza
12.6
IKASTETXEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Ikastetxeak duen ikasle kopuruaren arabera kalkulatzen den udal laguntza zentroari laguntzeko hezkuntza-jarduera osagarriak antolatzen.

Nork eska dezake?

Leioako ikastetxe publikoek eta ikasleen erdia baino gehiago Leioan erroldatuta dituzten pribatuek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ofizioz ematen du Alkateak dekretu bidez.

Ikastetxe publikoek

  • Ezer ez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ikasturteko matrikulazioari buruz eskatzen zaion dokumentazioa erabiltzen baita.

Ikastetxe pribatuek

  • Udalerrian erroldatuta dauden ikasle matrikulatuen zerrenda.
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Ikasturtea hasi ondoren, eta behin Eusko Jaurlaritzak matrikulazioari buruzko datuak bidalita, ordainketa egiten da.

Ondorengo izapideak

Zuribidea aurkeztu ikasturte bukaeran, emakida dekretuan zehaztutako datan.

Oharrak / Azalpenak

Dekretuan zehazten da zein izan behar duen emandako diru-laguntzen xedeak.

Izapidetzen duen unitatea

HEZKUNTZA SAILA