Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.6.5
JARDUERA SAILKATUA HASI AURREKO HASIERAKO JAKINARAZPENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jarduerako lizentzia eman ondoren, eta hala bazegokion, jarduerari ezarritako neurri

zuzentzaileak aintzat hartzen zituzten obrak eginda, jarduerarekin hasi baino lehen, titularrak Leioako Udalari jakinarazi beharko dio jarduera martxan jartzen dela.

M3 jakinarazpena aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71 bis artikuluko 3. atalak dioenarekin bat, betiere, egoki diren zergak ordaindu ondoren. Leioako Udalak, halaber, egiaztatu, ikuskatu eta zigorrak jartzeko eskumenak gorde egiten ditu.

Nork eska dezake?

Jardueraren titularrak edo haren legezko ordezkariak ((A.2a/A.2b)KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak

 Obrako agiri teknikoak idazteko eta obra zuzentzeko teknikaria kontratatzea ezinbestekoa da. Teknikari horrek elkargokidea izan beharko du eta bere gaitasunari buruzko Zinpeko Adierazpena aurkeztu.

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • (F.7) JARDUERA SAILKATUA HASI AURREKO JAKINARAZPENAREN INPRIMAKIA, M3 EREDUA
  •  Jarduera edota instalazioak eraikuntza proiektu eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla dioen ziurtagiria, teknikari eskudunak egina.

Jarduera martxan jarriko da titularren eta ziurtagiria egin duten teknikarien ardurapean bakarrik.

Jarduerarekin hasteko egoki diren administrazio tituluak eduki behar dira eta sektoreko araudiak zehazten dituen aurrekontrolak eginda.

Obrarik egin bada, Obra Lizentziaren eta bere baldintzen mende egongo da aurkeztu beharreko Obra Amaierako Dokumentazioari dagokionean.

Bi ale aurkeztu behar dira paperean.

Udal Zerbitzu Teknikoek lokala bisitatuko dute inspekzioa egiteko behin martxan dagoenean. Tramitazioarekin amaituko da, dena ondo badago, amaiera jakinarazten duen ofizioa bidaliz.

Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legeak ezartzen duen epea: unean bertan

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu, egiaztatu eta erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Kontu-hartzailetzara bidali likidazioa egiteko.
  4. Espedientea Hirigintzara bidali
Ondorengo izapideak

1. Hirigintza sailaren azterketa eta inspekzio-bisita.

2. Jardueraren titularrari tramitazioa amaitzen dela dioen agiria bidali dena ondo badago. Kontrako kasuan, errekerimenduak zehazten dituen agiria bidali eta epea eman horiek konpontzeko.

Oharrak / Azalpenak

Nork onartzen du: Alkatetzak

Jarduera sailkatua hasi aurreko jakinarazpenek obra lizentzia behar dutenean (eta ez obra aurreko jakinarazpena), jardueraren gaineko zerga likidazioa obra Lizentzia eman ondoren egingo da.

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA