Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hilerria
3.1
UDAL HILERRIA: ehorzketa eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udal hilerrian ehorzteko eskaera. Nitxo edo panteoi propiorako emakidarik eduki ezean, eskaera egiten da eta nitxoaren emakida izapidetzen da zortzi urterako. Halaber, hezurtokian ehortzeko eskaera egin daiteke (gorpuzki, errauts eta abarretarako) 10 urterako.

Nork eska dezake?
  • Hildakoarekin ahaidetasun harremanik duten pertsonek edo legezko ordezkariek.
  • Ehortziko den pertsonak baldintza hauetakoren bat bete beharko du:
    • Heriotza egunean Leioan erroldatuta egotea.
    • Heriotzaren unean Leioan erroldatuta ez bazegoen ere, 30 urtetik gora erroldatuta egon izana.
    • Aurreko baldintzarik betetzen ez bada, hiltzean, Leioan bizi zen.
    • Leioan erroldatuta egon ez arren, Leioan hil zen.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • (C.1) ALOKAIRUKO NITXOA ESKATZEA
  • (C.2) EMAKIDAKO NITXOAN EHORZTEKO/LURPETIK ATERATZEKO ESKAERA
  • (A.1a) ESKAERA OROKORRA (emakidako panteoian ehorzten bada)

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Nitxo edo panteoirako emakidarik edukiz gero, titulu originala edo kopia erakutsi.
  • Eskatzaileak egoki irizten duena kasua ezagutzeko eta eskaerari hobeto erantzuteko.
  • (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).

Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Onartutako tasa edo prezio publikoen araberako zerbitzua.


Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaerarekin ehorzketa egiten da. Ehorzketa baimena, eta egoki bada, emakida hilabeteko epean jakinarazten dira.

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu eta dokumentazioa egiaztatu.
  2. Unean bertan, ehorzketa egin ahal izateko behar beste agiri egin.
  3. Dokumentazio guztia hilerriaz arduratzen diren langileei bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Ehorzketa onartzen duen dekretua edo ebazpena, Idazkaritzak egina.
  2. Zergen sailera bidali egoki den likidazioa egiteko.
  3. Baimenaren ebazpena eta tasaren likidazioa aldi berean jakinarazi.
Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA