Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta orientabidea
1.8
ARAUDIA ONARTZEKO PROZEDURAREN ALDEZ AURRETIKO KONTSULTA PUBLIKOA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluak erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko dela adierazten du. Kontsulta honetan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz: Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak,  arau hori onestea beharrezko eta egoki den, Arauaren helburuak, eta Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Nork eska dezake?

Etorkizuneko arauakuki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek

Aurkeztu beharreko agiriak
  • A.1a ESKAERA-ORRI OROKORRA
  • Erroldatu ez daudenen NANa / Egoitza kanpoan dutenenen CIFa
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA  interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ondorengo izapideak

Proposamena egin duen arlora bidali.

Ondorengo izapideak

Tokiko araudia onartzeko prozedura orokorra edo arloko araudiak ezartzen duen prozedura.

Izapidetzen duen unitatea

Araudiaren arabera.