Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.22
ETXEKO LAGUNTZA KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZA:eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Eguneroko atazetan laguntzeko edo intentsitate txikiko arreta pertsonaleko zerbitzu pribatua kontratatzeko diru-laguntza da, eta horretarako ezinbestekoa da kontratua aurkeztea.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunaren baldintzak:

Izaera orokorrez, prestazio honen onuradunak izan daitezke,autonomia galtzearen ondorioz, egunerokoan laguntza-zerbitzu baten behin-behineko edo behin betiko esku hartzea behar duten pertsonak edota familia unitateak (betiere, familiaren etxean ez badago ataza horiek burutu ditzakeen inor), laguntza-sare soziofamiliarrik ez badute, edo baldin badute, nahikoa ez bada.

Modu berezian, prestazio hau kolektibo hauei zuzenduta dago:

  • Mendekotasun egoeran dauden (I Gradua, 40npuntu baino gutxiago), mendekotasun egoeran egoteko arriskuan dauden edo ezgaitasun onartua duten pertsonak, etxean laguntza behar dutenak eta intentsitate ertain edo altuko arreta pertsonalik behar ez dutenak.
  • Mendekotasun gradu antzemangarririk ez duten pertsonak, baina etxeko lanak egiteko zailtasun garrantzitsuak dituztenak edo intentsitate txikiko arreta pertsonala behar dutenak.

    Betiere, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Eskatzaileak Leioan bizi behar izango du eta bertan erroldatuta egon gutxienez eskabidea aurkeztu baino 4 hilabete lehenago eta erroldatuta jarraitu prestazioa jasotzen duen bitartean, adingabeak ardurapean daudenean izan ezik, eta %65eko edo gehiagoko menpekotasuna egoera edo/eta ezgaitasun maila dutenean. Kasu hauetan ez da aintzinatasunik eskatuko, beti ere bete beharreko beharra kolektibo hauetako batena baldin bada.
  • Laguntza-sare soziofamiliar nahikorik ez izatea.
  • Familia unitateak ez edukitzea egokitu ahal zaien diru-sarrerak bermatzeko errenta %200ean gainditzen duen etekinik, indarrean dagoen araudiarekin ados, eta familia unitatearen kide kopuruaren arabera.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. (G.19) ETXEKO LAGUNTZA KONTRATATZEKO DIRU LAGUNTZA: ESKABIDEA ereduaren arabera.
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Bizikidetza unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako pertsona guztien NAN, pasaporte, egoitza-txartela eta abarren fotokopia.
    • Familia liburuaren fotokopia, edo, hala badagokio adingabeen zaintza edota tutoretzaren dokumentu egiaztagarriak.
    • Egoera zibilaren dokumentazio egiaztagarria.
    • Etxebizitza edukitze erregimenaren dokumentazio egiaztagarria ((G.10) OSTATU-APOPILOTZAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.11) ERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.12) AZPIERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.13) BEHARRIZAN-EGOERA LARRIAGATIK HARRERAN HARTZEA).
    • Diru-sarrerei eta ondasunei buruzko zinpeko aitorpena, eskabidea aurkezten den hilabeteari dagokiona eta honako dokumentazio egiaztagarria atxikia:
    • Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diru-Zaintzaren ziurtagiria, bizikidetza unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez.
    • Besteren kontura lan egiten duten pertsonen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta hala badagokio, lan-kontratuarena.
    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez, hala badagokio.
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria bizikidetza unitateko 16 urtetik gorakoei dagokienez, pentsioren baten titularrak izan zein ez.
    • Eskatzailearen diru-sarreren egiaztagiria eta, hala badagokio, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako pertsonena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • Banku-kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko banku-ziurtagiriak. 
    • ((G.17) BANKUKO SALDOEN INPRIMAKIA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA.
    • Foru Ogasunak emandako Ondasun eta Kontribuzioen Ziurtagiria. 
    • Azken Zerga Aitorpenaren fotokopia.
    • Estatuko Ogasunak ondasunik ez izateari buruz egindako egiaztagiria eta, horiek izanez gero, haien katastro-balioaren egiaztagiria.

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu, hala badagokio.

GARRANTZITSUA:

Estatuko erakundeen mendeko ondare dokumentazioa Udalak jasoko du zuzenean, baita udal egiaztagiriak ere

Izapide bideak
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientearen izapideak egitea
Ondorengo izapideak
  1. Kasu bakoitzaren diagnostikoa eta balorazioa horretarako ezarri den baremoa aplikatuz.
  2. Laguntza emateko edo uko egiteko proposamena ematea.
  3. Diru-laguntzak onartzea edo ukatzea Alkatetzaren dekretu bidez.
  4. Tramitatutako laguntzak zerrendatzea eta kontabilitate sailera bidaltzea onartutako diru-kopuruak ordaintzeko.
  5. Interesdunei dekretua jakinaraztea eta onartutako diru-kopuruak kontuan ordaintzea.
Oharrak / Azalpenak

FAMILIA UNITATEA: Familia unitateak dira etxebizitza edo bizitoki berean bizi den pertsona bakarrak edo bi baino gehiagok osatzen dutena, beraien arteko lotura ezkontza edo harreman iraunkorreko antzeko moduren bat denean, adopzioa, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna, edo familia harrerako harreman iraunkor baten edo tutoretzapeko harreman baten bidezkoa.

Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK