Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.27
LEIOAKO UDALEAN EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO JARDUERENTZAKO
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloko jarduerak edo programak finantzatzen laguntzeko diru-laguntza da. Jarduerak edo programak edozein jokaera-eremutan garatu ahal dira, Leioako udalean eta beren helburua emakume eta gizonen artean dauden desberdintasunak gainditzearekin lotuta egon behar du edo horri aipamena egin behar dio.

Nork eska dezake?

Indarrean dagoen Berdintasunerako Udal Planarekin bat datozen jarduerak garatzen dituzten Emakume Elkarteek eta ondoko baldintzak betetzen dituztenak:

  • Helbide soziala Leioan izatea.
  • Eusko Jaularitzako Elkarteen Erregistroan eta Leioako Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute.
  • Euren jarduera esparruaka, halaber, Leioan egon behar du.
  • Gutxienez, 2 urteko ibilbidea egiaztatzea emakume eta gizon arteko berdinatsunaren helburuaren aldeko lanean (2. eranskina- "Elkartearen azken 10 urteotako esperientzia berdintasun- proiektuen garapenean").
  • Ezingo dira dirulaguntza hauen onuradun izan sexuagatiko bereizkeriagatik administrazio- zehazpena edo penala betetzen ari direnak edo, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 38/2005 Legearen arabera, honako ebazpenean aurreikusitako laguntzak jasotzeko debekuarekin zehaztuta dauden erakundeak.
  • Ezingo dira dirulaguntza honen onuradun izango Dirulaguntzeei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako ingurubarretakoren bat betetzen duten erakundeak, Leioako Udaleko Diru- laguntzen Ordenantza Orokorreko artikulu bakarrak dioen bezala.
  • Leioako Udalak aurretik emandako diru-laguntzak epean justifikatuta edukitzea.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • (G.36) BERDINTASUN SAILEKO DIRULAGUNTZA ESKAERA
  • Ikusi deialdiaren oinarriak.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.netGizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: ikusi deialdiaren oinarriak.Gehienezko epe legezkoa: 6 hilabete.Epearen barruan erantzunik ez ematearen ondorioa: Ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea eta balizko zuzenketak eskatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Deialdiko irizpideen araberako ebaluazioa, bertan azaldutako kide anitzeko organoak egina. 
  2. Alkatetzaren Dekretuaren bidez diru-laguntzaren onarpena edo ezezkoa ematea.
  3. Alkatetzaren Dekretuaren jakinarazpena elkarte interesdunei.
  4. Justifikazio ekonomikoaren eta memoriaren azterketa aurtengo urtea amaitu baino lehen.
  5. Espedientearen itxiera onarpenarekin edo hutsen zein diru-laguntzaren justifikazio ezaren aurrean itzultzearen eskaera.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK